Feministek, Giza Eskubideen defendatzaileek eta LGTBI erakundeek sexu eta ugalketa eskubideen alde borrokatzen dira El Salvadorren

Feministek, Giza Eskubideen defendatzaileek eta LGTBI erakundeek aliantza transfeministak eraikitzen dituzte, eta sexu eta ugalketa eskubideen alde borrokatzen dira El Salvadorren. Helburu dute El Salvadorreko emakume transek eta feministek politikan eragiteko agenda bat artikulatzea eta beren proposamenak ikuspuntu transfeminista batetik indartzea.
Zehazki, proiektu honek El Salvadorreko emakume trans eta erakunde feministak aliantzetan artikulatu nahi ditu, eta beren gaitasun politikoak eta eragiteko gaitasunak indartu, hainbat gaitan urratsak egiteko: sexu eta ugalketa eskubideak, indarkeriarik gabeko bizitzarako eskubidea eta giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonen babes integrala.
Proiektuaren eragileek diotenez, hona izandako bi emaitza: gutxienez 75 feminista eta emakume transek beren sexu eta ugalketa eskubideak gauzatu eta defendatzeko dituzten gaitasunak indartu izana, eta, bestetik, Mahai Iraunkorrak, CMDLek, CONCAVISek eta ASPIDHek Batzar Legegilearen gainean eragina izateko gaitasuna handitu izana (Genero-identitatearen Legea eta Giza Eskubideen defendatzaileen babes integraleko Legea aztertzen ari dira batzar horretan).Eta hori egin dute elkarrizketa informatua sustatuz, esperientziak trukatuz eta giza eskubideen aldeko erakundeen aholkuei buruzko informazioa sortuz.
Hirugarrenik, herritarrengan eta Batzar Legegilean eragin sozial eta politikoa izateko tresnak landu eta garatu dituzte, emakume trans eta giza eskubideen defendatzaileen eskubideak urratzeari lotuta, Batzar Legegilean aztertzen ari den legeria onartzea lortu dadin.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Donostiako Udala Asociación Mugen Gainetik - ONG para la Ayuda y Cooperación al Desarrollo con Países del Tercer Mundo 46.955,76 € 2020 El Salvador 32.869,03 €
2021 El Salvador 14.086,73 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa El Salvador, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat
Barruko kodea COO2020-1600/1
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Asociación Mugen Gainetik - ONG para la Ayuda y Cooperación al Desarrollo con Países del Tercer Mundo
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Asociación Colectiva de Mujeres para el Desarrollo Local
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka
Hasierako eta amaierako urtea 2020 - 2022
Informazio gehiago proiektuaren webgunean Feministek, Giza Eskubideen defendatzaileek eta LGTBI erakundeek sexu eta ugalketa eskubideen alde borrokatzen dira El Salvadorren
Cargando datos...