Emakume masaien autonomia ideologiko eta ekonomikoari lagunduz, kultura matxista eta patriarkalaren eraldaketari ekarpenak egiten dizkiogu
Masaia eta Las Flores udalerrietako emakumeen ahalduntze ideologiko eta ekonomikoari lagunduko diogu.
Alde batetik, prestakuntza eta laguntza prozesua gauzatzen landuko dugu, defendatzaile komunitarioekin eta bikote-indarkeria jasaten ari diren emakumeekin.
Las Floreseko ekoizleek nekazaritzako prestakuntza eta baliabideak jasoko dituzte, elikadura aldetik burujabe izateko baratze familiarrak sortzearren.
Ura biltzeko askak egingo dira.
Kazetariekin egingo den prozesuak emakumeen giza eskubideen ikuspegia hedabideetan sartzea ekarriko du. Kazetari eta emakumeokin, bideo-eztabaidak egingo ditugu eta autozainketa saio bat sustatuko dugu.
Bi antzezlan aurkeztuko ditugu ikastetxeetan, indarkeria prebenitzen laguntzeko. Halaber, autoestimuari buruzko liburuxka bat prestatuko dugu, emakume antolatu eta antolatu gabeei banatzeko.
Irratsaioarekin, herritarrengana iritsiko gara lantzen ditugun gaien bidez.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Mugarik Gabe, Organización No Gubernamental de Cooperación al Desarrollo | 48.464,03 € | 2020 | Nikaragua | 38.771,22 € |
2021 | Nikaragua | 9.692,81 € |