Zuek ez bazatozte gu joango gara
1988an Donostia eta Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoko Bojador senidetu zirenez geroztik, Donostiako Udalak hainbat lankidetza eta sentsibilizazio programa ditu abian Saharar Herriarekin. Haietako bat da "Oporrak Bakean" programa, Aljeriako Tindoufeko kanpalekuetan errefuxiatu bizi diren 10 eta 12 urte arteko neska-mutil sahararrei zuzendutakoa.
2020ko udan, aurreikusita zegoen 30 haur saharar etorriko zirela Fronte Polisarioaren bidez uda Donostiako Harrera-familietan pasatzera.
Covid 19ren pandemiak eragindako egoeraren aurrean, haur horiek ezin izan dute gure herrira bidaiatu eta benetako larrialdi egoeran geratu dira, udan 55 gradu baino gehiagoko tenperaturarekin eta neguan oso tenperatura baxuekin eta elikadura eta osasun defizit larriekin.
Proiektu honen helburu nagusia Saharako adingabeek izango dituzten gabeziak murriztea da; izan ere, Covid 19k sortutako egoera dela eta, uda honetan ezin izan dute etorri. Horretarako, iaz adingabe horiek hartu zituzten familia donostiarren artean premia biziko materiala bildu eta bidaliko da.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Maiatzak 20 | 3.000,00 € | 2020 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 3.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Udal lankidetza zuzena: Laguntza humanitarioa |
Barruko kodea | COO2020-705/1 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Maiatzak 20 (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Frente Polisario (Tokiko Publikoa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Osasuna |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Oinarrizko nutrizioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2020 - 2021 |