Garapenerako Lankidetza praktikak eta gradu amaierako lanak: Gaztenpatia proiektua (2019-2020 ikasturte akademikoa)
Gaztenpatia euskal gazteen eta lankidetza eta elkartasun jarduerak ditugun beste herrialdeetako gazteen arteko enpatia eta elkartasuna bultzatzen dituen kultura-arteko proiektu bat da. Bere praktikak eta Gradu Bukaerako Lanak (GBL) egin nahi dituzten EHUko ikasleei zuzenduta dago. 2003az geroztik Garapenerako lankidetzan Praktikak eta Gradu Bukaerako Lanak burutzeko UPV / EHUk sustatzen duen Proiektuaren barruan sartzen da, eta munduan dauden desberdintasunen jakitun diren profesionalen prestakuntza du xede. 2016an proiektua abian jartzeak, NBEren 2030 Agendan jasotako Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko (GIH) UPV/EHUk duen konpromisoari erantzuten dio ere.
Programa honekin, Unibertsitateak mundu mailako desberdintasunen berri duten profesionalak prestatuko ditu; gizarte garapenean kaltea eragiten duten arazoen gaineko solasaldietan parte hartzeko gai diren adituak.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Vitoria-Gasteizko Udala | Euskal Fondoa | 8.000,00 € | 2019 | Hainbat herrialde | 8.000,00 € |
Bilboko Udala | Euskal Fondoa | 6.351,00 € | 2019 | Hainbat herrialde | 6.351,00 € |
Donostiako Udala | Euskal Fondoa | 8.000,00 € | 2019 | Hainbat herrialde | 8.000,00 € |
Bernedoko Udala | Euskal Fondoa | 460,93 € | 2019 | Hainbat herrialde | 460,93 € |
Urretxuko Udala | Euskal Fondoa | 4.069,79 € | 2019 | Hainbat herrialde | 4.069,79 € |