Indiako hegoaldeko Dalit emakume langileak: bereizkeriarik eta indarkeriarik gabeko bizitza aske bat izateko eskubidea. Proiektua tokiko IDEAS eta MJSET erakundeen artean egingo da.
Indiako Tamil Nadu-ko 3 landa barrutitako sektore informaleko dalit emakume langileak dira proposamen honetako protagonistak. Euskal lankidetzak eta Alboan erakundeak babestuta, giza eskubideak genero ekitatetik antolatu, sendotu eta defendatzeko aurretiazko fase batzuen barruan kokatzen da haien ahalduntze prozesua. Zehazki, egitura sindikalen eta TDFF federazio baten buru dira emakume horiek, sektore informaleko/desantolatuko langile gisan eta dalit emakume modura dituzten eskubideak defendatzeko instantzia direnez gero. Fase honetan, hiru ardatz nagusitzen dira: beren burua antolatzeko eta parte hartzeko gaitasunak sendotzea, emakumeen aitzindaritzaren kalitatea sakonduta; eskubideak indarkeriarik gabe babestea, hartarako bide modura lege akonpainamendua eta hobekuntza komunitarioko programetara sartzea erabilita, eta, azkenik, emakume horien lan eta politika eskubideak babesteko eskualdeko eta estatuko artikulazioa hobetzea.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Fundación Alboan | 49.580,49 € | 2019 | India | 43.402,84 € |
2020 | India | 6.177,65 € |