Libano hegoaldean errefuxiatutako haurrei hezkuntza-laguntza eta laguntza psikosoziala ematea (4. fasea)
Esku-hartze horrek hezkuntza-zerbitzuak emango dizkie Siriatik datozen 200 haur errefuxiatu siriarrei eta palestinarrei, zaurgarritasun handiko egoeran bizi badira eta Libanoko hezkuntza-sisteman sar badaitezke. Esku-hartzeak, halaber, haurrei lagunduko die krisi-egoeraren aurrean duten erresilientzia sendotzen eta indarkeriaren zikloa apurtzen, egungo larrialdiari aurre egiteko beharrezkoak diren trebetasun psikosozialetan trebatuz. Gainera, siriar ujer errefuxiatuak trebatuko ditu, prestakuntza eta tratamendu psikosoziala egiteko. Pertsona horiek kontratatu egingo dira, eta tokiko GKEk Tyro-Sur inguruan egingo dituen hezkuntza-ekintza horiek babestuko dituzte. Ekintza-ildo horiek familia errefuxiatuek eta tokiko eta nazioarteko erakundeek lehentasunezkotzat jotako premiei erantzuteko egingo dira.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional | 14.999,07 € | 2019 | Libano | 14.999,07 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Libano,
Ekialde Hurbila |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Udal lankidetza zuzena: Laguntza humanitarioa |
Barruko kodea | COO2019-272/1 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emergentziazko laguntza eta zerbitzu materialak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2019 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Libano hegoaldean errefuxiatutako haurrei hezkuntza-laguntza eta laguntza psikosoziala ematea (4. fasea) |