Libano hegoaldean bizi diren 200 haurri –Siriako haur errefuxiatuak eta Siriatik datozen haur palestinarrak– hezkuntza-zerbitzuak ematea
Siriako Arabiar Errepublikako gatazka armatuak eta giza eskubideen urraketek zorigaiztoko ondorio humanitarioak eragin dituzte, zibilak Libanora masiboki desplazatzean islatzen baita. Esku-hartze honek hezkuntza-zerbitzuak emango dizkie 200 haurri –Siriako haur errefuxiatuak eta Siriatik datozen haur palestinarrak–, Libano hegoaldean bizi direnei, zaurgarritasun handiko baldintzetan, eta Libanoko hezkuntza-sisteman sartzeko aukera emanez. Esku-hartzeak orobat lagunduko die libanoar haurrei, beren erresilientzia sendotzen krisi egoeraren aurrean, eta indarkeriaren zikloa hausten, egungo larrialdiari aurre egiteko behar dituzten trebetasun psikosozialetan gaituz.
Horretaz gain, siriar emakumeak gaitu eta inkorporatuko dira, irakaskuntza-lanak eta tratamendu psikosozialekoak egin ditzaten. Pertsona horiek kontratatuak izango dira eta laguntza emango diete tokiko GKEak (gobernuz kanpoko erakundea) Tyro-Sour ingurumarietan egindako hezkuntza-ekintza honi eta etorkizunekoei. Ekintza-lerro hauek prestatzen dira erantzuteko errefuxiatutako familiek eta tokiko nahiz nazioarteko instituzioek lehentasunezko gisa identifikatutako beharrizanei.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional | 120.000,00 € | 2019 | Libano | 120.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Libano,
Ekialde Hurbila |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak) |
Barruko kodea | 2019-IZEN-04 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emergentziazko laguntza eta zerbitzu materialak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2019 - 2019 |