Jutiapako eskualdean emakumeen aurkako indarkeria egoerak identifikatu, salatu eta artatzeko toki bitartekoak sendotzea, Guatemala. (Urte anitzekoa, 2/3 urtea)
Jutiapako departamenduko izurrite handienetako bat emakumeek pairatzen duten indarkeria da; izan ere, 15 eta 49 urte bitarteko bost emakumetatik batek bortxa fisikoa pairatzen du eta 100.000 biztanleko 7 emakume erailtzen dira. Proiektuak 8 udal sare eta departamendu sare bat abian jartzen lagunduko du, emakumeen aurkako indarkeriari aurrea hartu, salatu eta artatzeko. Horrek hobetu egingo ditu genero indarkeriaren alorrean diharduten erakunde eta elkarteek eskaintzen dituzten jarduera eta zerbitzuak. Defentsa bulego bat sortuko da zortzi udalerritarako; 80 emakumek eratuko dute hura, eta indarkeria pairatu duten emakumeei bortxa hori salatzen lagunduko die, bidegabekeria hori zigorrik gabe gera ez dadin. Sexu eta ugalketa eskubideei buruzko programa bat jarriko da abian, nerabeek sexualitate osasuntsu, arduratsu eta bortxarik gabeko batez gozatzea izan dezaten. Azkenik, teknologia berriak baliatuz, aukera emango diegu Arabako lau udalerritako emakumeei Jutiapako emakumeekin gizarte eta kultura azturak trukatzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Arabako Foru Aldundia | Asociación Músicos Solidarios sin Fronteras | 49.996,02 € | 2019 | Guatemala | 49.996,02 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Guatemala,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Garatzeko bidean diren herrialdeetan irabazteko xederik gabeko entitateen bidez gauzatzekoak diren urte anitzeko garapenerako lankidetzarako proiektuak finantzatzeko deialdia |
Barruko kodea | 2019-PLURI-14-3/3-871/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Músicos Solidarios sin Fronteras (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Cooperativa Agrícola Integral El Recuerdo (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka |
Hasierako eta amaierako urtea | 2019 - 2020 |