Genero berdintasuna eta emakumeen ahalduntze soziala eta ekonomikoa sustatzea palestinako lurralde okupatuan
Proiektu honen berariazko helburua da sustatzea genero berdintasuna, kooperatiba bateko 40 emakumeren ahalduntze ekonomikoa eta Palestinako 80 familiaren (560 pertsona: 280 emakume eta neskato, 280 gizon eta mutiko) gaitasun ekonomikoa eta soziala, Deir Ballut-eko landa komunitatean (Zisjordania, Palestina). Proiektuak bi ardatz nagusi ditu: - (1) 80 familiaren (kooperatiba bateko 40 emakumeren eta 40 gizonen) egoera ekonomikoa eta bizi kalitatea hobetzea. Horretarako, elikagaiak prozesatzeko areto bat prestatuko da, eta beste areto bat gazteak eta helduak trebatu eta prestatzeko.
- (2) Emakumeen giza eskubideak, emakumeen ahalduntze soziala eta ekonomikoa eta genero berdintasuna sustatzea Deir Al Ghusun-eko herritarren artean. Horretarako, emakumeen partaidetza bermatuko da lidergoko postuetan eta kooperatibaren erabakiak hartzerakoan, 6/33 sentsibilizazio kanpaina egingo da eta eztabaidarako guneak gaituko dira.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Asamblea de Cooperación Por la Paz | 50.000,00 € | 2018 | Palestina | 35.000,00 € |
2019 | Palestina | 15.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Palestina,
Ekialde Hurbila |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat |
Barruko kodea | COO2018-19 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asamblea de Cooperación Por la Paz (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Palestinian Agricultural Relief Committees (PARC) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Sektore Produktiboak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Nekazaritza-kooperatibak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Genero berdintasuna eta emakumeen ahalduntze soziala eta ekonomikoa sustatzea palestinako lurralde okupatuan |