“Mpore Mwana". Burundiko Bujumbura Mairien zaurgarritasun egoeran dauden neskatxoei laguntzeko eta haiek gizarteratzeko, eta egoera horiei aurrea hartzeko. II. Fasea (Urte anitzekoa, 2/3 urtea)
Burundin, herrialdeko zatirik handienean neskek bizi duten zaurgarritasun egoera nabarmenak eta herriak egun bizi duen gatazkak bidezko bihurtzen dute proiektu hau. Bujumbura Mairieko probintzian gauzatuko da, zaurgarritasun egoeran dauden nesken eskubideak leheneratzeko eta neska horiek gaitzeko eta indarkeria, esplotazio eta gehiegikeria orori aurre hartzeko eta erantzuteko.
Hona hemen horretarako hiru jardun eremu osagarri:
• Zaurgarritasun egoeran dauden nesken aurkako indarkeriari, esplotazioari eta gehiegikeriei aurrea hartzea, haurrak babesteko erkidegoak dituen bitartekoetan parte hartzea sendotuz.
• Arreta. Eskueran izatea oinarrizko zerbitzuak eta lege aholkularitza, lanbide heziketa, bizitza jasangarrirako baliabideak eta zaurgarritasun egoeran dauden nesken gizarteratzea.
• Toki gaitasunak sendotzea. Koordinazio alorreko GKEen langileen eta eragile publikoen gaitzea.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Arabako Foru Aldundia | Fundación UNICEF Comité Español | 50.000,00 € | 2018 | Burundi | 50.000,00 € |