Politika eta antolamendu gaitze prozesuak abian jartzea eta sendotzea, genero ikuspegia jasoko duten politika publikoak sortzeko, Caucako Indioen Eskualde Kontseiluko hamar indio erkidegotan (Urte anitzekoa, 2/3 urtea)
Emakume Indiarren Eskubide eskolak handitzea; izan ere, azterketa, hausnarketa eta estrategia berriak bilatzeko gune egoki dira, gomendioak eman ditzaten lurralde horietan ezjakintasunaren eta intolerantziaren ondorioz ematen diren egoerei buruz. Lurralde horietan ez da onartzen sexu aniztasuna (LGTBI jendea, mendebalarentzat), historikoki baztertua izan baita. Indiar erkidegoetan gai hori tabua da; izan ere, matxismoa da nagusi.
Hona hemen egin beharreko urratsak: talde ikerketa, elkar ezagutzaren eremuan jarrerak eta gaitasunak sendotuko dituena, desberdinari eta bizitza duinari eta erkidego horien barruan zein kanpoan emakumeen eta gizonen arteko bizitza harmonikoari begirunea erakutsiz.
Proposamen hori ezinbestekoa da emakume bakoitzaren eta emakume taldearen gaitasuna sendotzen emakume guztiak parte har dezaten, horrek eratuko baititu emakumeak eta elkartearen ekimenak. Azken batean nahi da azterketa eta ikerketa guztien ondoren zutarri sendoak izan daitezela emakumeek eta familiek pairatzen duten indarkeria eraldatuko duten politika publikoak eraikitzeko, indarkeria horrek Caucako Indioen Eskualde Kontseiluko indio erkidegoetako oreka arriskuan jartzen du eta.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Arabako Foru Aldundia | Mugarik Gabe, Organización No Gubernamental de Cooperación al Desarrollo | 49.214,03 € | 2018 | Kolonbia | 49.214,03 € |