Kekeli: babesa sexu abusuen biktima diren neskatoei, neska-mutiko langileei eta trafikoaren biktima direnei, Togon
Proiektu honek laguntza eskaini nahi du, Togon, haurrak babesteko eta haien bizimodua hobetzeko, oso bereziki sexu abusuen biktima diren neskatila adingabeak eta neska langileak eta/edo salerosketaren biktima direnak. Haur horiek Hanoukopeko eta Agbadahonouko merkatuetan lan egiten dute, non Karitateko karmeldarren kongregazioak eguneko zentro bat, babes etxe bat eta auzoko merkatu berrian beste Kekeli-Espace Miledu unitate bat dituen.
Hiru egitura horietan eskainitako zerbitzuen eta komunitate lan handiaren bidez, hau lortu nahi da:
a) Adingabeen laneko abusu eta sexu abusu eta/edo indarkeria oro eragoztea. b) Laguntza integrala ematea itsasaldeko eskualdean (Lomé Togo) sexu abusuen biktima diren neskatilei eta Hanoukopeko merkatuan, Le Togo merkatuan eta Loméko beste merkatu batean ireki duten azken lokalean salerosketaren biktima direnei.
c) Haur horiek familian, eskolan eta lanean berriro barneratzea.
d) Beste erakunde batzuekin sarean lan egitea, herritarrak eta gobernu erakundeak kontzientziatzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Arabako Foru Aldundia | Asociación de las Carmelitas de la Caridad de Vedruna en Togo | 50.000,00 € | 2018 | Togo | 50.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Togo,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lankidetzako beste modu batzuk: zuzeneko lankidetza |
Barruko kodea | 2018-DIRE-5 |
Bideratze-modua | Administrazioaren beraren esku-hartzeak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación de las Carmelitas de la Caridad de Vedruna en Togo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde kideko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Giza Eskubideak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Kekeli: babesa sexu abusuen biktima diren neskatoei, neska-mutiko langileei eta trafikoaren biktima direnei, Togon |