Gambian emakumeen ebaketa genitala saihesteko behatokia eta estrategia berriak: ezagutuz jardun IX
UNICEFen azken kalkuluen arabera, munduan 200 milioi emakumek baino gehiagok jasan dute era bateko edo besteko genitalen mutilazioa, eta urtero 3 milioi neskatila izaten da mutilatzeko arriskuan (UNICEF 2016). Jardute horrek prebalentzia handia dauka Gambian (% 76) (UNICEF, MICS 2010), eta hain zuzen herrialde hori da Espainian bizi diren Saharaz hegoaldeko familia asko eta askoren jatorria.
Gertakari historikoa da Gambiako Gobernuak, 2015ean, herrialdean emakumeen genitalen mutilazioa zigortzen duen lehen legea aldarrikatu izana. Hala eta guztiz ere, Wassu Gambia Kafo (WGK) erakundeak ikusi du ezjakintasun handia dagoela debeku horren zergatiaren eta legezko ondorioen gainean. Gainera, hain errotuta dagoen jardute bat alde batera uzteko, debekatzetik harago, sentsibilizazioa ere behar-beharrezkoa da.
Proiektuaren xedea da trebatzea Gambiako gizartean gako diren eragileak, bereziki arlo juridikokoak (magistratuak, epaileak, FLAG Gambiako emakume legelarien elkarteko kideak), bai eta erizaintza eta emagintzako ikasleak ere, aurrera egin dadin ezagutza katean helarazteko, prebentzio estrategia baten bitartez.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Arabako Foru Aldundia | Wassu Gambia Kafo (WGK) | 44.000,00 € | 2018 | Gambia | 44.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Gambia,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lankidetzako beste modu batzuk: zuzeneko lankidetza |
Barruko kodea | 2018-DIRE-4 |
Bideratze-modua | Administrazioaren beraren esku-hartzeak |
Erakunde bideratzailea |
Wassu Gambia Kafo (WGK) (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde kidean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Gambian emakumeen ebaketa genitala saihesteko behatokia eta estrategia berriak: ezagutuz jardun IX |