Darahli 2018
Darahli Elkartearen proiektua Zumaian eta Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetan gauzatuko da.
Zumaia eta Zug herriak senidetuta daude, eta, Mendebaldeko Saharak bizi duen giza tragediaren aurrean, uste dugu Zumaiako gazteak sentsibilizatu egin behar direla giza eskubideen ga-rrantziaren inguruan.
Hiru proiektu egingo dira Zumaiako gazteekin:
a) 2017-2018an, sentsibilizazio lan bat egin da Zumaiako ikasleekin Mendebaldeko Sahararen errealitatea hobeto ulertzeko (ikasmateriala, elkartasuneko astea, janari bilketa, laguntza hu-manitarioa, Bakeleku udalekua,…).
b) Ondoren, 2018ko martxoan, Mendebaldeko Saharak bizi duen errealitatea zuzenean ezagu-tzeko, Zumaiako gazteak elkartasuneko bidaia egingo dute Tindufeko errefuxiatuen kanpa-menduetara, eta han, Zug herriko gazteekin batera, proiektuak bultzatuko dituzte.
c) Bakeleku proiektuak, “Bake oporraldiak” programaren bidez, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren 30 haur saharar atera nahi ditu basamortu gogor hartatik, Bakeleku izeneko udalekuan parte hartzeko Zumaiako gazte boluntarioen eskutik.
“Bakeleku Udalekua 2018” proiektuari esker, udalekuan parte hartzen duten haurrek dieta orekatua izango dute udako hilabeteetan, eta zenbait osasun arazo gaindituko dituzte (anemia, desnutrizioa, diabetesa, hotzeria, etab.); halaber, defentsak indartuko dituzte basamortuko negu gogorra igarotzeko.
Azkenik, “Bakeleku Udalekua 2018” proiektuaren bidez, haur horiek sahararrek eta saharar herriak bizi duen egoeraren berri emango digute, eta kulturaren eta gatazkaren enbaxadore txiki bihurtuko dira. Udako bi hilabete horietan, kulturen arteko bizikidetza bultzatuko da, eta askatasunaren bidean aurrera doazen gure bi herrien (gurea eta saharar herria) arteko batasuna eta elkartasuna sendotuko da.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | DARAHLI (Mendebaldeko Sahararekiko Elkartasun Elkartea) | 18.000,00 € | 2018 | Hainbat herrialde | 18.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Hainbat herrialde,
Zehaztu gabea |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2018-PUNT-01 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
DARAHLI (Mendebaldeko Sahararekiko Elkartasun Elkartea) (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Darahli 2018 |