Bioaniztasunaren aldeko ekimena.

«Emprende por Biodiversidad» (ExBio) proiektuak jarraipena ematen die BIOCREATIVA ekimenei, Campus VEDI.BIO proiektuaren barnean daudenak, zeina GFAk iazko lankidetzako diru laguntzen deialdietan finantzatu baitzuen. Oraingoan, babesa eman nahi zaie bio-sormenezko ekimen horiei, hala kultur industriaren sektorean ekintzailetzako komunitate-proiektu bihur daitezen. Horren bitartez, komunitateari konponbide egingarriak eman nahi zaizkio identifikatutako ingurumen arazoei aurre egiteko; hain zuzen, mota horretako arazoen harira sortu ziren ekimenak.
Helburu horretarako, 25 pertsonako talde batek egingo du lan; horietatik gutxienez 15 emakumeak izango dira, eta, 3, genero sistema bitarrean sartzen ez direnak. BIOCREATIVA ekimenaren fase pilotuan lortutako emaitzetatik abiatuta, elkarlanean egindako gogoeta eta sorkuntza prozesu bat izango da. Prozesuan zehar, ekimenak bio-sormenezko ekintzailetza proiektu bihurtuko dira aurreinkubazio metodologia hedatu baten bidez, eta horrek onura nabarmena ekarriko die komunitateei; izan ere, kulturarako aukerak zabalduko zaizkie, eta erreminta berriak emango dizkie haien komunitateetako ingurumen arazoei aurre egiteko.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Ventana a la Diversidad. Asociación por la Creatividad Colaborativa Intercultural 19.820,70 € 2018 Mexiko 19.820,70 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Mexiko, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Herrialde pobretuetan herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematea xede duten ekimen puntualak
Barruko kodea 2018-PUNL-10
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Ventana a la Diversidad. Asociación por la Creatividad Colaborativa Intercultural
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak)
Tokiko erakundea Cultura Savia A.C.
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Sektore Produktiboak
CRS sailkapenaren araberako sektorea Merkataritzari buruzko heziketa/trebakuntza
Hasierako eta amaierako urtea 2018 - 2019
Informazio gehiago proiektuaren webgunean Bioaniztasunaren aldeko ekimena.
Cargando datos...