Epaiketa justu baterako eskubidea: behaketa juridiko internazionala.

Proiektu honen xedea da behaketa juridikoaren lanaren emaitzak ezagutaraztea eta presoen eta giza eskubideen defendatzaileen lana babestea. Horretarako, prestakuntza espezifikoa eta babesa emango zaie abokatu saharar eta marokoarrei, haiek baitira, trukean ordainsari ekonomikorik jaso gabe, aipatutako pertsona horiei laguntza ematen dietenak. Era berean, nazioarteko erakundeen aurrean eta gizartearen aurrean, salatu nahi dira lege prozesuak iraun bitartean izaten diren giza eskubideen urraketak; horretarako, funtsezkoa da azken urteetan Giza Eskubideen Nazioarteko Behatokiak egin duen sare lana.
Proiektuaren markoan planteatzen diren jarduerak nagusiki Marokok Mendebaldeko Saharan okupatuak dituen lurraldeetan egingo dira, baina baita Marokon ere, bertan egiten baitira giza eskubideen defendatzaile sahararren kontrako epaiketa gehienak, eta bertan baitaude, bestalde, haiek preso hartzen dituzten espetxeak. Honako auzitegi hauetan egiten dira giza eskubideen aldeko aktibista saharar gehienen aurkako epaiketak: Agadir-ko auzitegian (Maroko), Casablanca-ko auzitegian (Maroko), Rabat-eko auzitegian (Maroko), El Aaiún-eko apelazioko auzitegian (Mendebaldeko Sahara).
Eragin politikoko lana Euskadin egiten da, eta baita Genevan ere, Giza Eskubideen Kontseiluko bilkuretan zein bestelako espazioetan. Behatokia ere sare horien partaide denez, hura ere gonbidatzen da aipatutako espazioetara, hartara hark ere sare horietako bileretan parte har dezan.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia AIOHD-Asociación Internacional para la observación de los Derechos Humanos 19.964,66 € 2018 Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) 19.964,66 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD), Iparraldeko Afrika
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Herrialde pobretuetan herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematea xede duten ekimen puntualak
Barruko kodea 2018-PUNL-07
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea AIOHD-Asociación Internacional para la observación de los Derechos Humanos
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak)
Tokiko erakundea Asociación Saharaui de Víctimas de Graves Violaciones de los Derechos Humanos cometidas por el Estado Marroquí (ASVDH)
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Lege- eta justizia-garapena
Hasierako eta amaierako urtea 2018 - 2019
Informazio gehiago proiektuaren webgunean Epaiketa justu baterako eskubidea: behaketa juridiko internazionala.
Cargando datos...