Dalit edo paria emakumeen ahalduntzea eta indarkeria matxista murriztea (India)
Proiektua Indian garatuko da, Kerala estatuan, Thiruvananthapuram barrutiaren barruan, Pulluvila eskualdean, zeina 5 Panchayath-an banatuta baitago eta horietako 3tan lan egingo da: Kulathoor, Karumkulam eta Poovar.
Aurrerapenak izan badira ere, Indiako emakumeek ahultasun egoeran jarraitzen dute, eta duten estatusak menpekotasun egoeran uzten ditu gizonezkoen aldean. Horren ondorioz, egiturazko indarkeriaren eta indarkeria matxistaren biktima dira, eta beren segurtasun fisikoaren eta psikikoaren aurkako eraso eta bortxaketa sistematikoak pairatzen dituzte.
Proiektu hau “Kerala 2030” estrategia publikoaren laguntza partzialaren barruan kokatzen da, emakumeen ahalduntzea eta eskubideen defentsa bultzatzeko, bereziki dalit kastako (ukiezinak) emakumeena.
Hartuko diren neurriak filosofia eko-feminista batetik bideratuko dira eta honako hauen bitartez gauzatuko dira: TSSS, Sakhi (tokiko erakunde feminista) eta Centre for Environment and Development (Gobernuarekin lotura duen erakunde ekologista) bezalako erakundeak, tokiko gobernuak (Panchayatas) eta bestelako entitateak, hala nola bertako emakumeen elkarteak.
Proposamenaren asmoa da emakumeak banaka nahiz taldean ahalduntzea eta taldean lan egitea Pulluvilako (Kerala) tokiko gobernuak genero gaietan indartzen joan daitezen, estrategia publikoak ahalbidetzeko eta osatzeko, bereziki emakumeen aurkako indarkeriarekin zerikusia duten gaietan.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Calcuta Ondoan ONGD | 120.000,00 € | 2018 | India | 58.534,95 € |
2019 | India | 61.465,05 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
India,
Hegoaldeko Asia |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2018-LANK-14 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Calcuta Ondoan ONGD (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Trivandrum Social Service Society (TSSS) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Dalit edo paria emakumeen ahalduntzea eta indarkeria matxista murriztea (India) |