Errealitatean (era)ldatuz, herritartasuna sortuz.
Proiektua Donostia, Tolosa, Oñati, Bergara eta Zarautzen gauzatuko da.
Nazioez gaindiko migrazio testuinguruetako emakumeen eta gizonen bizipenak izateaz gain, beharrezkoa da trans pertsonen bizipenak ere biltzea, beren jatorrizko herrialdeetatik emigratu behar izan baitute beren eskubideak babestuko dituen legerik eta politikarik ez dagoelako, pertsona horien genero identitatea ez baitator bat gure gizarte patriarkaletan ezarritako sistema bitarrarekin. Kolektibo kaltebera honen giza eskubideen defentsa aldarrikatu behar da, begirada kolektibo lokal eta global batetik eta ikuspegi transkultural, dekolonial eta generoko batetik, horrela konektatu ahal izango baitugu hainbat kulturatan historikoki dauden askotariko gorpuztasun eta identitateekin.
Egoera hori kontuan hartuta, proiektu honen bidez Gipuzkoako ikastetxeetako hezkuntza komunitatearen trebetasunak handitu nahi dira, LGTBIQ+ komunitatearen, bereziki trans populazioaren, errealitatearen ezagutzari dagokionez, funtsezko urratsa baita herritar kritikoak, konprometituak eta ahaldunduak sortzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Bidez Bide Gizarte Sustapenerako Kultur Arteko Elkartea | 60.000,00 € | 2018 | Euskadi | 29.005,67 € |
2019 | Euskadi | 30.994,35 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2018-ERAL-15 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Bidez Bide Gizarte Sustapenerako Kultur Arteko Elkartea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Errealitatean (era)ldatuz, herritartasuna sortuz. |