Gorroto delituak begiratu global batetik ikusita.
Proiektua Gipuzkoako zenbait herritan gauzatuko da, hala nola Donostia, Andoain, Bergara, Irun, Zarautz, Zumaia, Orio eta Oñatin.
Sexu orientazio eta/edo genero identitateagatiko gorrotozko delituak eta hilketak hedadura globala duen eta egiturazkoa eta transistemikoa den indarkeriaren zati dira, eta LGTBI kolektiboaren giza eskubideen aurkako erasoak dira. Delitu horiek ugaritzen ari dira, ikusezin bihurtzen ari dira eta horien aurrean babesteko mekanismoak falta dira; horrenbestez, gero eta beharrezkoagoa da arazo honi ikuspegi lokal eta globaletik heldu ahal izateko estrategiak antolatzea, are gehiago kontuan izanda Estatuko kasu gehienak Gipuzkoan izan direla.
Horren aurrean, proiektuaren xedea da sexu orientazio eta/edo genero identitateagatiko gorrotozko delituak aztertzeko eta identifikatzeko tresnak prestatzea eta eskura jartzea, giza eskubideen defentsa bultzatuz, sexu eta genero aniztasunaren ikuspegitik.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Aldarte centro de atención a gays y lesbianas y transexuales de Bilbao | 58.277,49 € | 2018 | Euskadi | 28.172,94 € |
2019 | Euskadi | 30.104,55 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2018-ERAL-11 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Aldarte centro de atención a gays y lesbianas y transexuales de Bilbao (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Gorroto delituak begiratu global batetik ikusita. |