Tipi tapa bagoaz! Bizitza jasangarrietarantz.
Proiektua, nagusiki, Eibar, Tolosa, Hernani eta Donostian gauzatuko da.
Sarean aritzen diren 17 kolektiboren lanaren emaitza da, eta honako hauek izan dira kolektibo horien mugarri nagusiak: Desazkundea eta Bizitze Onaren Topaketak antolatzea 2011tik 2016ra bitartean, lehenetsitako aldarrikapenei buruzko diagnostiko kolektiboa, eta 2018ko otsailean egin zen Bizitza Jasangarriaren aldeko Herri-auzitegia. Bizitza Jasangarrirako Eskubidea, halaber, 4 eskubidez osatuta dago eta lotura zuzena dute zainketa erantzunkidearekin, ekonomia berriro kokatzearekin eta energia eta elikadura burujabetzarekin, ikuspegi feminista, desazkundekoa eta ekologista txertatuz, baita Bizitze Onaren mundu-ikuskera ere.
Testuinguru horretan, proiektu honek Bizitza Jasangarrirako Eskubidea gizarteratu eta zabaldu nahi du, eta horretarako Gipuzkoako elkarte eta erakundeen eta Desazkundearen eta Bizitze Onaren Sarearen arteko loturak indartuko ditu, politikan eragiteko lana egingo du eta gizarte kontzientzia sustatuko du, bizimodu ekitatiboa, justua eta jasangarria lortzeko aukerak ikusaraziz eta bultzatuz.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Mugarik Gabe, Organización No Gubernamental de Cooperación al Desarrollo | 59.999,14 € | 2018 | Euskadi | 29.005,23 € |
2019 | Euskadi | 30.993,91 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2018-ERAL-09 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Mugarik Gabe, Organización No Gubernamental de Cooperación al Desarrollo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Tipi tapa bagoaz! Bizitza jasangarrietarantz. |