Giza eskubideen urraketei aurre egitekorakoan eragina areagotzeko ikerketa eta ahalmenen garapena Mendebaldeko Saharan. III fasea
Atxiloketa arbitrarioen eremuan, Mendebaldeko Sahara okupatuan modu arbitrarioan atxilotuak izan diren pertsonen datu-base bat diseinatuko eta inplementatuko da. CODESA erakundeak kudeatuko du datu-base hori, eta datu-baseko informazioa baliatuta, Atxiloketa Arbitrarioen Txosten bat egingo da, giza eskubideen nazioarteko erakundeen mekanismoetara jotzeko.
Desagertze behartuen eremuan, datu-base bat eguneratuko da. AFAPREDESA erakundeak kudeatzen du datu-base hori, saharar errefuxiatuen kanpamenduetan. Sortzen den informazio berria Mendebaldeko Saharan urratutako giza eskubideen Infografian irauliko da.
Marokoren indarkeria politikoaren biktimei eta biktimen senideei laguntza eta aholkularitza juridikoa emateko, gune egonkor bat jarriko da abian El Aaiun okupatuan. ASVDH erakundeak kudeatuko du.
Ekintza horiek iraungo dutela ziurtatzeko, atxiloketa arbitrarioen eta desagerketa behartuen gaineko prestakuntza emango zaie ASVDH, CODESA eta AFAPREDESA erakundeei, giza eskubideen urraketa-kasuak dokumentatzeko, sistematizatzeko eta salatzeko gaitasunak indar ditzaten.
Interbentzioa egiteko, Carlos Martín Beristainen eta gaian adituak diren espezialisten lantalde baten aholkularitza dugu.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Euskal Fondoa | 35.724,81 € | 2018 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 35.724,81 € |
Gipuzkoako Foru Aldundia | Euskal Fondoa | 30.000,00 € | 2018 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 30.000,00 € |
Usurbilgo Udala | Euskal Fondoa | 6.000,00 € | 2018 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 6.000,00 € |
Pasaiako Udala | Euskal Fondoa | 3.000,00 € | 2018 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 3.000,00 € |
Ermuako Udala | Euskal Fondoa | 3.091,49 € | 2018 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 3.091,49 € |
Muskizko Udala | Euskal Fondoa | 4.059,00 € | 2018 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 4.059,00 € |
Hernaniko Udala | Euskal Fondoa | 9.522,55 € | 2018 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 9.522,55 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua |
Euskal Fondoaren bidezko udal lankidetza zuzena Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak) |
Esku-hartze estrategia | Ikerketa |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 296s-2018-EF |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Euskal Fondoa (Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Giza Eskubideak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Giza eskubideen urraketei aurre egitekorakoan eragina areagotzeko ikerketa eta ahalmenen garapena Mendebaldeko Saharan. III fasea |