Berdintasuna eta genero indarkeriarik gabeko bizitza sustatzea. El Salvador (Urte anitzekoa, 1/3 urtea)
Proiektua hiru urteko programa baten zati da. Programa hori Bakerako Lankidetza Batzarra eta ORMUSA bertako toki erakundea garatzen ari dira egun, eta emakumeen berdintasuna eta genero indarkeriarik gabeko bizitza bat lortzea ditu helburu.
Horiek horrela, programak zenbait ardatz ditu langai. Batetik, La Paz Departamenduko Zacatecolucako udalerriko emakumeak polizia zerbitzu lagunkoia baliatu ahal izatea, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak artatuko dituen unitate berezitu bat abian jarriz. Bestetik, genero indarkeria antzematen, artatzen eta zigortzen diharduten emakume unitateen erantzun bateratua hobetzea. Eta azkenik, gai horiei buruzko iritzi publikoan aldaketak sorraraztea, 20.000 pertsonari zuzendutako kanpaina bat eginez eta estatuan eztabaida gune bat sortuz.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Arabako Foru Aldundia | Asamblea de Cooperación Por la Paz | 7.022,37 € | 2017 | El Salvador | 7.022,37 € |