Genero indarkeriari aurre egiteko, emakumeen eta gazteen giza, gizarte eta ekonomia eskubideak sustatzea, Nikaraguako Chinandega iparraldeko bost udalerritan (Urte anitzekoa, 1/3 urtea)
Proiektuak Hondurasekin mugakide diren 5 udalerritan eta 18 erkidegotan izango du eragina. Horietan genero aldea eta indarkeria oso da ugaria. Eskualdean badira herritarrak eta elkarteak gizon eta emakumeen arteko harremanetan jarrerak eta jokabideak aldatzeko interesa dutenak, bai eta, genero berdintasuna lortzeko, giza eskubideen alde dihardutenak ere. Genero indarkeriari aurre egitean, koordinatu egingo dira gizarte elkarteen eta udal erakundeen ekintzak, emakume eta nesken aurkako bereizkeria eta indarkeria era guztiak deuseztatzeko. Horretarako, sendotu egingo dira taldetan antolatutako emakumeen eta gazteen eta irakasle eta epaitegietako kideen gaitasuna, sentsibilizatu herritarrak, bultzatu indarkeria pairatu duten emakumeentzako ekonomia ekimenak eta lagundu salaketa prozesuak dirauen bitartean biktimak. Ekin egingo dio, halaber, emakumeen gaitasuna sendotzeari.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Arabako Foru Aldundia | Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional | 16.656,56 € | 2017 | Nikaragua | 16.656,56 € |