Laguntza humanitarioa el niño fenomenoak eragindako alto piura korridoreko hiru barrutiri

Proiektua Chira, Bajo Piura eta Alto Piura haranetan garatuko da, Peruko Piura eskualdean.
2017ko urtarrilaren amaieraz geroztik Perun eta, bereziki, Piura eskualdean euri jasak, ekaitz elektrikoak eta haize bortitzak ari dira gertatzen, "Kostako Niño" izena eman zaion fenomenoaren eraginez. Horren ondorioz, eskualdeak kalte handiak jasan ditu, bai egitura mailan (errepideak eta beste komunikazio bide batzuk, etxebizitzak, eskolak, osasun zentroak…) bai nekazaritza mailan, zeren eta euri bortitz horiek nekazaritza-lur eta abereentzako lur eremu zabalak suntsitu baitituzte.
Egoerari aurre egiteko, proiektu honen asmoak honakoak dira:
--Kaltetutako 150 familiaren artean (50 familia barruti bakoitzeko) etxebizitzarako oinarrizko kita banatzea, epe laburrean euriari aurre egin ahal izan diezaioten.
--Babes zibileko 6 batzorde komunal (2na barrutiko) ekipamendu eta ekipoz hornitzea, bere komunitateetan prebentzio lanak eta sortutako kalteak arintzekoak egin ahal izan ditzaten. Gainera aholkularitza eskainiko zaie, laguntzarekin batera, bai informazioa antolatzeko bai laguntza humanitarioaren banaketa hobetzeko.
--3 osasun zentro (barrutiko bana) oinarrizko medikuntzako kit batez eta fumigaziorako ekipamendu batez hornitzea, euli eta eltxoen presentziak dakartzan gaixotasunak prebenitzearren.
--Barrutiko 3 plataformak (barrutiko bana) 2.000 zakuz hornitzea, azpiegitura sozialak babesteko eta haitzarteek gainezka egitearen prebentziorako.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Asociación Egoaizia Asociación para la Cooperación al Desarrollo 49.998,59 € 2017 Peru 49.998,59 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Peru, Hego Amerika
Modalitatea Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak
Barruko kodea 2017-EKHU-05
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Asociación Egoaizia Asociación para la Cooperación al Desarrollo
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Centro de Investigación y Promoción del Campesinado (CIPCA). Perú
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Laguntza Humanitarioa
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emergentziazko laguntza eta zerbitzu materialak
Hasierako eta amaierako urtea 2017 - 2017
Cargando datos...