Elikagai laguntza, oinarrizko osasun laguntza eta laguntza psikosoziala qasrok eta kalak chyah-n errefuxiatutako kurduentzat

Proiektua Qasrok eta Kalak Chyah-ko komunitateetan garatuko da, Irakeko Ninive eskualdean.
UNHCR-ren arabera, Siriako gatazka seigarren urtean sartzear dagoela, 4,7 milioiko pertsona errefuxiatu bihurtu dira, etxeak laga dituzte eta babes segurua bilatu dute ondoko herrialdeetan, hots, Libano, Jordania, Irak, Turkia eta Egipton. Leku horietan bizi baldintza gogorrak jasaten ari dira, eta okerrera egiten ari dira, gatazkarentzako irtenbiderik ikusten ez dela, gainera, epe laburrean.
Proiektu honen xede den biztanleria Siriatik heldutako etnia kurduko komunitatekoa da, Irak iparraldeko lurralde kurdura iritsi eta goian aipatutako komunitateen inguruan finkatu baitzen. 190 familia inguruko populazioa da (950 pertsona) eta, errefuxiatuen esparruetan kokatutako biztanleria ez izaki, zailtasun handiagoak dauzka laguntza humanitarioa jaso ahal izateko.
Horregatik proiektuaren asmoa da pertsona horiei elikagai laguntza, oinarrizko osasun laguntza eta laguntza psikosoziala ematea. Ildo horretatik, ondoko jarduera hauek aurreikusten dira:
1. Elikagaiak eta erregaiak erostea eta banatzea. Horretarako, familia onuradunekin koordinaturik, banatu beharreko elikagai-kitean egon beharko duten oinarrizko elikagaiak definituko dira, elikagai horiek eta erregaia erosi eta kitak banatuko dira.
2. Lehen mailako mediku arreta eta medikamentu hornidura. Horretarako, proiektuko lantalde medikoak, mediku batez eta erizain batez osatuak, mediku-kontsultak egingo ditu, egunero, Qasrok-eko udalak lagatako instalazioetan, proiektuaren esparruan erosiko den osasun klinika mugikorraren bitartez. Gainera, proiektuko lantalde medikoak 30 pertsonako boluntario talde bat prestatuko du, osasun praktika egokiak sustatzeko.
3. Laguntza psikosoziala eta aisialdiaren kudeaketa. Hiru pertsonako lantalde batek (bi psikologo eta gizarte langile bat) laguntza psikosoziala emango du, aisiako jarduerak antolatuko ditu adin taldeen arabera, eta 30 boluntarioko talde bat prestatuko du terapeuta komunitario gisa beste lan batzuetan aritu daitezen.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Asociación Emigrad@s Sin Fronteras 49.973,58 € 2017 Irak 49.973,58 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Irak, Ekialde Hurbila
Modalitatea Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak
Barruko kodea 2017-EKHU-03
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Asociación Emigrad@s Sin Fronteras
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Yawm Alhuriya Organization for Human Rights
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Laguntza Humanitarioa
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emergentziazko laguntza eta zerbitzu materialak
Hasierako eta amaierako urtea 2017 - 2017
Cargando datos...