Eskolako gosarien programa, biztanleria saharar errefuxiatuko talderik kalteberenei nutrizio laguntza bermatuta
Tindufeko kanpamentuetan errefuxiaturik bizi den biztanleria sahararrari eragiten dioten arazo ugarietako bat elikadurari lotua da; agerikoa den moduan, nazioarteko laguntzaren bitartez konpontzen saiatzen ari dira. Laguntza mota hori murrizten joan da azken urteotan, batez ere europar krisialdi finantzarioaren hasieraz geroztik. Nutrizioari buruzko inkesta batetik abiaturik UNHCRek urtero prestatzen duen txostenetako azkenaren arabera, 2016koa da, besteak beste datu hauek azpimarra ditzakegu:
--6 hilabete eta 5 urte bitarteko adingabeen % 25ek desnutrizio kronikoa dute.
--Adin tarte horretako haurretatik % 38k anemia dute.
--6 hilabete eta 2 urte bitartekoetatik % 59k ez dute burdin aberastasun handiko elikagairik jaten.
Mundubat Fundazioak, bere aldetik, beste analisi bat egin zuen kanpamentuetako nutrizio egoerari buruz, eta emaitza zeharo kezkagarriak atera zituen halaber. Aurrekari horiek izanda, erakunde eskatzaileak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketa lortu zuen, 2016-2017 ikasturtean zehar Eskolako Gosarien Programaren funtzionamendua ziurtatzeko; izan ere, horren bitartez osatzen dira Elikagaien Mundu Programak kanpamentuetako haurtzaindegiei ematen dizkien esne hornidurak.
Eskolako Gosarien Programa osoarekin, 7.044 haur hartzen dituzten 24 haurtzaindegi atendituko dira, egunean 240 Kcal-eko kaloria-ekarpena estaltzea ahalbidetuko duen elikagai entregaren bitartez. Behar diren elikagai motak identifikatuta daude jada, eta tartean dira gazta, arrautzak, marmelada, gurina, ogia, datilak, gailetak, jogurta eta zukuak.
GFAri eskatutako diru laguntza (proposamena ikusi) elikagaiak erostera bideratuko da nagusiki, 24 haurtzaindegiren beharrak 7 astez eta astean 6 egunetan zehar asetzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa | 49.995,04 € | 2017 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 49.995,04 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak |
Barruko kodea | 2017-EKHU-02 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Media Luna Roja Saharaui (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emergentziazko laguntza eta zerbitzu materialak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2017 |