Laguntza psikosoziala eta hezkuntza sistemaren hobekuntza errefuxiatu burundiarren mtendeliko esparruan
Duela 20 urte baino gehiagotik hona Burundi ezegonkortasun politikoko giroan bizi da, biztanleria masiboki beste herrialde batzuetarantz joatea eragiten ari diren zenbait gertaeraz. Horietako azkena 2015eko uztailean gertatu zen, Pierre Nkurunziza hirugarren aldiz herrialdeko presidente hautatu zutenean oposizioko taldeen protesten artean. UNHCR-ren (Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria) arabera, krisialdi hau hasi zenetik 250.000 pertsonak baino gehiagok babesa bilatu dute ondoko herrialdeetan, Tanzanian bereziki. Tanzaniako gobernua, UNHCR-rekin koordinaturik, zenbait esparru zabaltzen joan da errefuxiatuak hartu eta horiei arreta eman ahal izatearren, esparru horiek gainezka egin ahala. Esparru horietako azkena Mtendelikoa da, Burundirekin muga egiten duen eskualde batean kokatutako Kiboto lurraldean. Gaur egun 25.000 pertsona daude Mtendelin. Hori esparruaren gaitasunaren erdia da baina, hala ere, kalkulatzen da bertako populazioak 2.500 pertsona irabazten dituela astean.
GKEak orain aurkezten duen proiektuaren asmoa Mtendeliko esparruan gertatzen diren bi behar motari erantzutea da.
Laguntza hezkuntzan. Eskolako materiala banatuko zaie (koadernoak, erregelak, bolalumak…) 5.500 haurri; 3 eskola hornituko dira (aulkiak, mahaiak, arbelak…); eta 125 irakasle prestatuko dira. Gainera, 3 eskolatako zuzendariak gaituko dira, eta baita guraso elkarteen ordezkari diren 30 ama eta aita inguru ere.
Laguntza psikosoziala. 2 saio antolatuko dira 15 eta 25 urte bitarteko gazteentzat (300 partaide saioko), droga eta alkohol kontsumoari lotutako arriskuei, genero indarkeriari eta haurdunaldi goiztiarrei buruz aritzeko. Bosna eguneko 2 prestakuntza-saio ere egingo dira, gatazkak bide bakezkoetatik konpontzearen, giza eskubideen eta bakearen eraikuntzaren inguruan. Guztira 150 gaztek parte hartzea aurreikusten da. Etxerako bisita egingo zaie pertsonarik kalteberenei (575 bisita inguru), eta kasu larriak detektatzen direnean (arazo psikikoak) agintariei edo erakunde espezializatuei helaraziko zaizkie horrelakoak.
Laguntza psikosozialaren alderdi honen barnean kirol eta aisia jarduerak egitea ere aurreikusi da, hilean film bat emanda.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación Alboan | 49.990,82 € | 2017 | Tanzania | 49.990,82 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Tanzania,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak |
Barruko kodea | 2017-EKHU-01 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Alboan (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emergentziazko laguntza eta zerbitzu materialak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |