Giza garapen jasangarrirako lanbide prestakuntza
Proiektua planteatzen den testuinguruaren ezaugarria krisi orokor eta agerikoa da; horren egiturazko arrazoia garapen eredu neoliberala da, merkatu legeetan eta ekonomiaren hazkunde mugagabean oinarritua. Testuinguru horretan, Ekonomia Sozial eta Solidarioak, Tokiko Giza Garapenaren bultzatzailea izaki, giza eskubideak sustatzen eta bermatzen laguntzen du. 2013-2014 ikasturteaz geroztik Mugarik Gabeko Ekonomialariak proiektu honen zenbait fase ari da garatzen, GFAren laguntzarekin, Gipuzkoako LHko ikastetxeekiko zein beste erakunde eta kolektibo batzuekiko lan sare egonkorra ezarriz. Proiektuaren helburua lanbide heziketako eredu bat eraikitzen laguntzea da, hain zuzen hezkuntza-espazioek Giza Garapen Jasangarriaren sustapena jasotzen duten eredua, pertsonak gaitasunak eta tresnak bereganatuko dituen eredua alegia. V. fase honen bitartez finkatu egin nahi da dagoeneko egina; horretarako, ondoko jarduera hauek garatuko dira:
1. Zabalkunde estrategia Gipuzkoako lau zentro piloturekin egindako lan egonkorraren ondoriozko transbertsalizaziorako, dokumentu sorta batez: LHn AOBaren transbertsalizaziorako gida; GEK eta Giza Baliabideak, Enpresa eta Ekimen Ekintzailea eta Komunikazioa eta Marketin ikasgaietarako unitate didaktikoak, genero ikuspegiz eta giza eskubideen sustapena ere sartu ahal izatearren.
2. Hezkuntzako erreferentziako instantziekiko (HETEL eta IKASLAN Gipuzkoa) eragina. Ikastetxe mailan sentsibilizazio jarduerak antolatzen laguntzea, argi eta garbi ekintzara eta ikasleen parte hartze zuzenera begira. Esaterako Donostiako AEG eta Zubiri Manteo ikastetxean, Eibarko Armeria Eskolan, Bergarako Migel Altunan.
3. Lanbide Heziketatik Ekonomia Sozial eta Solidarioko ekintzailetza bultzatzea sustatzea.
4. Sare sozialen eta ikastetxeen komunikazio birtualerako beste tresna batzuen eta MGE-ren web orriaren bitartez, proiektuko jarduerak, prozesuak eta materialak bistaratzea, Ekonomia Bidezkoago eta Solidarioaren aldeko sarearen bitartez bezalaxe. Hilean argitalpen bat gutxienez, euskaraz eta gaztelaniaz. Jarduera publikoak Ekonomia Solidarioaren sareetako zabalkunde-medioetan bistaratzea.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación Economistas Sin Fronteras | 18.000,00 € | 2017 | Euskadi | 18.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2017-PUNT-08 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Economistas Sin Fronteras (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |