Begirada Kontzienteak III
Gaur egun jasaten ari garen krisi ekonomiko deitua gero eta garbiago ari da uzten egiaz krisi sistemikoa eta, horrenbestez, balio krisia ere badela. Gero eta garbiago dago orain arte inplementatutako "errezetek" ez dutela balio, eta formula berriak aurkitu behar ditugula beste errealitate batzuk eraiki ahal izan ditzagun.
Euskal eta nazioarteko nekazari mugimenduak trukerako nazioarteko bisitak sustatu ditu, beste esperientzia eta errealitate batzuk ezagutzeko. La Vía Campesina-ren Nazioarteko VII. Konferentzia dela eta, 2017ko uztailaren 15etik 24ra bitartean Euskal Herriak 5 kontinenteetako 600 ordezkari baino gehiago hartuko ditu, Europako zenbait herrialdetatik iritsitako nekazari kopuru handi batekin, beste erakunde batzuekin eta beste hedabide batzuekin batera, besteak beste. Unea baliaturik, proiektuaren bitartez Gipuzkoan elikadura-burujabetzaren aldeko mugimendua sendotzera bideratutako ekintza bat proposatzen da. Horretarako, konferentzia ofiziala amaitu ondoren, LVCk aurrez hautatutako 50 ordezkarik 3 egunez luzatuko dute bere egonaldia, elikadura-burujabetza eraikitzea sustatzen ari diren gure inguruko esperientziak partekatu ahal izatearren.
LVCren nazioarteko 10 ordezkariz osatutako ordezkaritza horietako batek Gipuzkoako lurraldea bisitatuko du 3 egunez, esperientziak trukatzeko eta zenbait eskualdetako nekazari, erakunde eta instituzioen arteko aliantzak eta sareak indartzeko. Ondoren, sistematizazio dokumentu bat prestatu eta zabalduko da. Proiektua Urola Kosta, Debagoien, Tolosalde, Donostialde, Oiartzualde eta Goierrin garatuko da. Zehazki bisita hauek egingo dira:
Oiartzun: Labore Oarsaldea, nekazaritza ekologikoko kontsumo kooperatiba.
Aretxabaleta: gazta eta ogi produkzio ekologiko bat.
Altzo: Behieko esne kooperatiba.
Donostia: AntiguaOtarrak kontsumo taldea.
Asteasu: sagardo produktore bat, eta Basherri sarea-ko produktore eta kontsumitzaile sareko kide batzuekin egongo gara.
Arantzazu: Gomiztegiko artzain eskola.
Azpeitia: Lurgintza elkartea, eta udalarekiko topaketa bat ere izango da.
Legazpi: Landa Garapeneko Agentzia - UGGASA
Bergara: Etxalde Emakume Taldearen ordezkariekin, landa inguruneko emakume elkarte Ebel-ekin eta Biolur elkartearekin.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Etxalde Nekazaritza Iraunkorra Elkartea | 17.999,98 € | 2017 | Euskadi | 17.999,98 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2017-PUNT-07 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Etxalde Nekazaritza Iraunkorra Elkartea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |