Aldazank Kanboia / Kanbodia
Kanbodian, genozidioaren urteetan emakume askok abandonua, bortxaketa eta tratu txarrak jasan zituzten. Horietako batzuk erreskatatu eta Koh Kor izeneko uhartean dagoen komunitate bat osatzera eraman zituzten (40 emakume eta horien 107 seme/alaba). Harrezkero uharte horri dagokionez esaten da bakarrik emakumeak dauden uhartea dela. Uharte horretan emakumeek gobernu demokratikoa sortu dute, aldian behin hauteskundeak egiten dituzte, eta bertako ekonomia autoaskia sortu dute; horrela, neurri handi batean ez daude kanpoaren mende. Uharteko eliza baten atzealdean jostura-gela bat eraiki dute, eta emakumeak jostun kalifikatuak dira.
ALDAZANK proiektua emakumeei bere ekonomia independente hori modaren bitartez indartzen laguntzen dien mugimendu baten ekimena da. Material eta prestakuntza aldetiko bitarteko hornidura oztopoa da modako azken joerei egokitutako produktuak sortzeko; horregatik, produktu horiek ez dira erakargarriak Europako eta Estatu Batuetako merkatuan. Proiektuaren bitartez emakumeak prestatuko dira, dituzten produktuen sustapena egingo da, eta Kanbodiarako bi bidaia egingo dira, helburu bi gogoan:
1. Kapela eta gorroetan diseinu berriak sortzeko prestakuntza.
2. Modako joera berrietara egokitutako produktu berri bat produzitzeko prestakuntza. Ikuspegi horrek, hilabeteka banatuta, emaitza hau izango luke: lehen hilabetetik hirugarrenera bitartean hilean 30 produktu saltzea eta hirugarrenetik seigarrenera hilean 60 produktu saltzea; seigarrenetik aurrera hilean 100 produktu saltzea aurreikusten da. Horrek garrantzi handia izango luke eta, gainera, diru kantitate bat biltzea ekarriko luke, produktu esklusibo baten sorreran inbertitu eta, horren bitartez, soldata duina lortu ahal izatera begira. Ahalduntze lantegiak ere emango dira. Horietan genero biak izango dira, eta hezkuntza funtsezko espazioa izango da.
Diseinugile talde zenbatekiko elkarlana jorratuko da, esaterako LATITUD eta SLOW FASHIONekikoa, ingurune digitala sortuko da web orriarekin eta beste sare sozial batzuekin, publizitatean inbertituko da, marketin estrategia sortuko da, etab.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociacion Estudiantil OHANA | 18.000,00 € | 2017 | Kanbodia | 18.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Kanbodia,
Ekialdeko Asia |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Herrialde pobretuetan herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematea xede duten ekimen puntualak |
Barruko kodea | 2017-PUNL-08 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociacion Estudiantil OHANA (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
HEPZ, LLC (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Sektore Produktiboak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Ehun-gaiak, larrua eta ordezkoak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |