Emakumea ahalduntzeko garapen turistikoa Chiapas-Mexikon
“Los Altos de Chiapas” eskualdean eta zehazki Carmen Arcotete komunitate indigenan, biztanlea oso baldintza kaxkarretan bizi da, garapenerako bitartekorik zein azpiegiturarik gabe. Bertako biztanleak 129 dira, 79 emakumezko eta 50 gizonezko; horietatik 72 adingabeak dira.
Turismoa duen eta sendabelarretan aberatsa den eskualdea izaki, proiektuaren asmoa da “korridore sendagarri” bat sortzea; horretan, bertakoei zein bisitariei sendagarriak eskainiko zaizkie, bertakoen ezagutzan oinarriturik, eta komunitateko emakume indigenek garatuko dute sendabelarren inguruko jarduera praktikoa. Proiektua zabalagoa da, eta emakumeei zuzendutako prestakuntza-prozesuak ere jasotzen ditu, bai turismora (etxola turistikoak) bai "korridore sendagarrira" begira.
Emakumeak alderdi ekonomikoan, sozialean eta autoestimuaren aldetik ahalduntzearren, zenbait jarduera planteatzen dira:
-- Prestakuntza-ikastaroak zenbait espezialitatetan.
-- Etxola turistikoen eraikuntza.
-- Korridore sendagarriaren eraikuntza.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación CHIAPAS ENEA para el desarrollo social y cultural | 18.000,00 € | 2017 | Mexiko | 18.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Mexiko,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Herrialde pobretuetan herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematea xede duten ekimen puntualak |
Barruko kodea | 2017-PUNL-03 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación CHIAPAS ENEA para el desarrollo social y cultural (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Asociación Civil "Chiapas Hondarribia" (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Sektore Produktiboak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Merkataritzari buruzko heziketa/trebakuntza |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |