Marin Brumans eskola-konplexurako kantina Bobo Dioulasson - Burkina Faso
Proiektuaren zonan, herrialdeko txiroenetakoa da, arazo larrienetakoa haurren arreta, hezkuntza eta elikadura da. Duela zenbait urtetatik hona, eta tokiko erakundearen lanari esker, bada umezurztegi bat, Popupponiere den Kanu, jaio ziren unean ama hil zitzaien eta aitak arreta eman ezin zien edo abandonatuak izan ziren hiru urte arteko haurrak artatzeko. Gero, aitaren etxera eta bertako GGKEko erlijiosoek kudeatzen duten Marin Brumans eskola-konplexura igarotzen dira, horretan ama-eskola eta lehen eta bigarren hezkuntzako eskola baitauzkate. Guztira 400 ikasle baino gehiago artatzen dituzte, neskak batez ere, 20 pertsona inguruko plantilla batez.
Haur gehienak gosaldu gabe iristen dira eskolara; beste kasu batzuetan etxera itzuli behar izaten dute, ondoren atzera bueltatzeko, horrek dakartzan zailtasun guztiekin (beroa, distantzia eta janari egokirik ez). Horregatik, eskola-konplexutik planteatu da kantina edo sukalde/jantoki bat eraikitzea, gutxienez eguneko otordu bat eman ahal izatearren. Proiektuaren helburua da eskolako kantinak bizigarritasun baldintza egokiak eta behar bezala funtzionatu ahal izateko beharrezko ekipamendua izatea.
Gainera, tokiko erakundeak prestakuntza-hitzaldiak ematen dizkie gurasoei hezkuntzaren garrantziaren inguruan, neskak eskolara joan ahal izan daitezen eta, horrela, lan duinerako baldintza egokiagoetan kokatuko dituen heziketa duina jaso dezaten, are gehiago emakumeek jasaten duten desberdintasuna kontuan hartuta.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Txingudi Vida ONG | 15.628,00 € | 2017 | Burkina Faso | 15.628,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Burkina Faso,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Herrialde pobretuetan herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematea xede duten ekimen puntualak |
Barruko kodea | 2017-PUNL-01 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Txingudi Vida ONG (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Instituto de Familia de las Hermanas de la Anunciación de Bobo-Dioulasso (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Hezkuntza |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Hezkuntzarako eta trebakuntzako zerbitzu eta instalazioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |