Partaidetzarantz: eraldaketa sozialerako gaitasunak eraikitzen
Proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan garatuko da: Gipuzkoan Donostia, Eibar, Arrasate eta Azpeitian; Bizkaian Bilbo eta Durangon; Araban Gasteizen.
Helburua du euskal gazteriak hezkuntza formalaren eta ez-formalaren esparruetan eraldaketa sozialeko eta Giza Eskubideen defentsako prozesuetan parte hartzeko duen gaitasuna sendotzea, herritartasun orokor, genero ekitate eta kultur arteko inklusioaren ikuspegitik. Ildo estrategikoak eta ekintzak:
-- R1.- Eraldaketa sozialerako herritarren partaidetzari buruzko ezagutzak sortzea, herritarrek parte hartzeko funtsezko eskumenak biltzen dituen gaitasunen mapa garatuz horretan: (i) eraldaketa sozialeko prozesuetako herritarren partaidetzaren esparruan pertsona adituak eta esperientzia garrantzitsuak identifikatzea; (ii) adituei elkarrizketak eta Gipuzkoan eta Euskal Herriko beste inguruetan izandako esperientzia garrantzitsuei buruzko elkarrizketak, eta horien bideo-grabazioak; (iii) adituei elkarrizketak eta Kolonbian izandako esperientzia garrantzitsuei buruzko elkarrizketak, eta horien bideo-grabazioak Kolonbian; (iv) konklusio dokumentua prestatzea eta gaitasunen mapa garatzea; (v) partaidetza sozialari buruzko 5 produkturen edizioa eta zabalkundea, gizon eta emakumeen arteko ekitatearen eta kultur arteko inklusioaren ikuspegitik; (vi) dokumentalaren eta argitalpenaren aurkezpen publikoa.
--R2.- Irakasleen prestakuntza. 6 ikastetxetako –Gipuzkoako 3- irakasleek prestakuntza-gaitasunak bereganatuko dituzte eraldaketa sozialean parte hartzeko gaitasunen sorreraren esparruan: (i) prestakuntzaren autodiagnostikoa prestatzea eta inplementatzea; (ii) prestakuntza-ibilbideak diseinatzea; (iii) parte hartzen duten irakasleekin prestakuntza-saioak; (iv) partaidetza sozialerako gaitasunei buruzko topaketa irakasleekin; (v) Kolonbiarako bidaia parte hartzen duten irakasleekin; (vi) inplementazio pertsonalerako plana prestatzea; (vii) landua ikastetxeei itzultzea; (viii) herritarren partaidetzari eta hezkuntza-komunitateari buruzko bi dosier espezifiko prestatzea eta banatzea.
-- R3.- Euskal Herrian Herritartasun Kritikoaren Eskola martxan jartzea, emakumeak, immigranteak eta gazteak prestatzera zuzendua, genero ikuspegiz eta kulturen arteko integrazioaren bidetik eraldaketa sozialerako herritarren partaidetzarako gaitasunak garatzearren. (i) Herritartasun Kritikoaren Eskolaren eta gaitasunen maparen arteko kontrastea eta prestakuntza-proposamena birdiseinatzea; (ii) Herritartasun Kritikoaren Eskolaren prestakuntza-proposamenaren zabalkundea; (iii) prestakuntza-proposamena garatzea; (iv) Herritartasun Kritikoaren Eskolaren prestakuntza-proposamena ebaluatzea; (v) dibulgazio jarduerak partaidetza eraldatzaileari lotutako gaien inguruan.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación Alboan | 59.989,43 € | 2017 | Euskadi | 34.463,88 € |
2018 | Euskadi | 25.525,55 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2017-ERAL-16 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Alboan (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |