Komunikazioa eta bake eraikuntza ikusezin bihurtu identitateetatik
Proiektua Gipuzkoan garatuko da, Donostia, Oiartzun, Irun-Bidasoalde eta Hernanin. Gipuzkoatik kanpo zenbait jarduera izango dira Hendaian.
Komunikazio alternatiboaren bitartez –irrati libreak-, funtsezkoak izan baitaitezke gizarte eraldaketarako eta bakea eraikitzeko, proiektuaren asmoa da kontzientzia kritikoa sortzen laguntzea eta kolektibo kalteberei ikusgarritasuna ematea, esaterako emakumeei, beharturik desplazatuak izan diren pertsonei eta jatorrizko herriei zein horien guztien eskubideei, gatazka armatuetan Bakea eraikitzeko egin ekarpenei bezalaxe. Zehazki, identitate ikusezin bihurtu horien giza eskubideen defentsan Gipuzkoako eragile sozialek eta EHUren ikasleek eragiteko duten gaitasuna areagotzea bilatzen du proiektuak, boterearen analisi kritikoan, informaziorako eskubidean eta hedabideak demokratizatzeko ekimenetan bildutako komunikazio eraldatzailearen bitartez. Estrategiak eta ekintza-ildoak:
-- R1.- EHUren Gipuzkoako Campuseko ikasleen komunikazio autonomia eta irrati libreen erreferentzialtasuna areagotzea, Giza Eskubideak eta ikusezin bihurtu identitateen Bake kultura babestera begirako prestakuntzako eta informazio edukien sorkuntzako prozesuetako parte hartzearen bitartez: (i) EHUko ikasleak prestatzea Garapenerako Lankidetzarekin lotutako ikastaro monografikoen bidez, honako gaiak jorratuz horietan: (a) giza eskubideak gatazka egoeretan eta ikusezin bihurtu identitateen gaineko eragina, (b) bakearen eta bake kulturaren eraikuntza, (c) emantzipaziorako komunikazioa.
-- R2.- Mugimendu sozialen, irrati libreen, GKEen eta Unibertsitatearen eskumenak eta gaitasunak sendotzea bakearen eraikuntzaren esparruan, ikusezin bihurtu identitateen gaineko ikuspegi integral batetik: (i) “Hedabide komunitarioak Bakea eraikitzeko tresnatzat” topaketa egitea; (ii) topaketa publikoan eta AMARCen hizkuntza minorizatuen batzordeko bileretan izandako eztabaida eta sortu gogoetak sistematizatzea. -- R3.- Irrati, ikus-entzunezko eta idatzizko edukiak sortzea eta zabaltzea, komunikazioaren eta Bake kulturaren inguruko analisia, eztabaida eta ekintza eraldatzailea sustatzearren ikusezin bihurturiko identitateetatik. (i) gutxienez 3 irrati-eduki gaiari buruz; (ii) prestakuntza-prozesuan zehar landutako irrati-edukien zabalkundea; (iii) Topaketan izandako eztabaidak eta landu edukiak jasotzeko bideoa; (iv) Pueblos-en erredakzio eta editorial taldeen 4 bilera gutxienez, bide telematikoz, eta pertsona eta erakunde kolaboratzaileekiko etengabeko harremana; (v) Pueblos-ek bere zabalkunde plana gaurkotzen du, beste pertsona eta gizarte eragile batzuen partaidetza sustatuta; (vi) Pueblos-en 4 zenbakiren paperezko eta PDF formatuko edizioa, eta edizio digitala artikulu eta elkarrizketaz gaurkotzea, ikusezin bihurtutako identitateen eskubideei leku nagusia emanez horietan; (vii) Herriak-en erredakzio kontseilua eta editoriala finkatzea, gaur egun Pueblos aldizkariaren kontseiluetan dauden euskal herritarrekin; (viii) Herriak-en 2 zenbaki paperez eta pdf formatuz editatzea, demokraziari, botereari, komunikazioari eta ikusezin bihurtu identitateen giza eskubideei buruzko eduki espezifikoz; (ix) Pueblos eta Herriak paperean banatzea, eta artikulu landuak internet bitartez zabaltzea (pdf-a eta material indibidualak).
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Paz con Dignidad | 59.979,33 € | 2017 | Euskadi | 34.558,06 € |
2018 | Euskadi | 25.421,27 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2017-ERAL-14 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Paz con Dignidad (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |