Diagrama etikoak III: kausa-efektu harreman ikusgarri/ikusezinak bistaratzen

Proiektua batez ere Donostian garatuko da, eta jardueretako batzuk Oñati, Irun, Zarautz eta Bilbon izango dira; Indian ere jarduera bat izango da.
Proiektuaren asmoa Gipuzkoako biztanleria kontzientziatzea, dituen gaitasunak sendotzea, eta mobilizatzea da, batez ere gazte unibertsitarioei dagokienez, produkzio eta kontsumo arduratsuaren ereduetan eta bizimodu jasangarri eta ekitatezkoetan oinarrituta, sistema neoliberal-heteropatriarkalak gizartearen gainean oro har eta, bereziki, emakumeen eta kolektibo txirotu eta baztertuen gainean dituen ondorio kaltegarriei aurre egiteko. Gogoeta espazioak sortu nahi dira, partaidetzazko eta eraldatzaileak, eta sareak eta aliantzak lankidetzako ohiko agente ez direnekin; era berean, unibertsitateari itzuli egin nahi zaio izan ohi duen eginkizun sozial, kritiko eta eraldatzailea. Estrategiak eta ekintza-ildoak:
I. ardatza: Hezkuntza-Prestakuntza.
-- R1.- Gipuzkoako biztanleria unibertsitarioaren gaitasunak eta ezagutzak sendotzea mobilizazio eta eraldaketa sozialera begira: (i) ikasturte arautuko 2 ziklo EHUn (2017 eta 2018); (ii) bizipen eta praktika lantegiak; (iii) jarduera paraleloak, hala nola mahai-inguruak, zine-foruma... Gutxienez Gipuzkoako 100 unibertsitario prestatzea aurreikusten da. Prestakuntza zikloetan (eta bestelako jardueretan) aurreikusten da 2 emakume indiarrek parte hartzea, ongi bizitzearen, ekofeminismoaren, demokrazia egiteko modu emantzipatzaileen eta abarren erreferentzia baitira.
-- R2.- Gipuzkoako lankidetzan ohikoak ez diren eta lidergoari, enpresari eta berrikuntzari lotuta dauden eragileak (LEINN) gizarte eta ingurumen ekintzailetzaren gainean gaitzea: Impact Hub Donosti-rekin (IHD) lan egingo da, LEINNeko 2. eta 3. mailako ikasleekin garatuko den prozesuaren ahalbidetzailetzat. Guztira 196 pertsona gaitu aurreikusten dira (89 emakumezko ikasle eta 95 gizonezko ikasle; gizonezko 8 trebatzaile eta emakumezko 5)
II. ardatza: Mugimendu sozialak, tokiko agenteak eta lankidetzako agente ezohikoak sendotzea unibertsitatean.
--R3.- Unibertsitate espazioan emakumeen eta gizonen berdintasunaren, giza eskubideen, produkzio eta kontsumo arduratsuaren eta ingurumeneko jasangarritasunaren alde lanean ari diren tokiko mugimendu eta eragile sozial gipuzkoarrak gaitzea, finkatzea eta bistaratzea: (i) Saretuz Sareak KO ikastaroetan parte hartzea, kontsumo arduratsu eta eraldatzaileko erreferente gisa; (ii) AntzerkiZ-ek parte hartzea, erreferentzia gisa indartuz metodologia alternatiboei dagokienez; (iii) Saretuz Sarearentzako eta beste batzuentzako Marmara lantegia; (iv) “Unibertsitate publiko kritiko eta eraldatzailerako unibertsitate behatokia” sortzea, AZLen, EHUko irakasleen eta mugimendu sozialen partaidetzarekin, besteak beste (22 pertsonaren parte hartzea).
III. ardatza: Sentsibilizazioa eta komunikazioa.
-- R4: Gizarte eraldaketarako sentsibilizatzea Gipuzkoako herritarrak, errealitate global bidegabeen inguruan, arreta berezia jarriz emakumeen eskubideetan eta, partikularki, kolektibo txirotu eta baztertuetan: (i) “Begirada Komunak” argazki erakusketa; (ii) sentsibilizazioa eta proposameneko edukiak sarean eta hedabideetan sozializatzea; (iii) liburuak eta ponentzietako bideoak formatu digitalean editatzea eta sozializatzea.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Calcuta Ondoan ONGD 59.997,92 € 2017 Euskadi 34.568,78 €
2018 Euskadi 25.429,14 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Euskadi, Europa
Modalitatea Gizarte eraldaketarako hezkuntza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak
Lankidetza-instrumentua Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak
Esku-hartze estrategia Zehaztu gabea
Jarduera-esparrua Zehaztu gabea
Barruko kodea 2017-ERAL-08
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Calcuta Ondoan ONGD
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea
DAC sailkapenaren araberako sektorea Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak
CRS sailkapenaren araberako sektorea Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa
Hasierako eta amaierako urtea 2017 - 2019
Cargando datos...