Sexu eta ugalketa eskubideak eta indarkeriarik gabeko bizitza sustatuz
Proiektua Canton de Rio Verde-n garatuko da, Esmeralda probintziaren iparraldean. Canton de Rio Verde-n ama-heriotzen ehunekoa handia da. Horrekin batera, eta Sexu eta Ugalketa Eskubideei dagokienez, zailtasuna aurkitzen dugu kontrazepzio bitartekoetara eta STG, bularreko minbizi edo uteroko minbiziaren prebentziorako osasun zerbitzuetara iristeko. Egoerari buelta emateko oztopo nagusia indarkeria matxistaren indize altuak dira, izan ere indarkeria hori normalizatuta dago zonako emakumeen artean. Feminizidioak eta adingabeen gaineko abusu kasuak kantonamenduko emakumeen errealitatearen parte dira halaber.
Egoera horri erantzun ahal izateko, proiektuak hobetu egin nahi du Sexu eta Ugalketa Eskubideen erabilera Canton de Rio Verde-n, eta baita indarkeriarik gabeko bizitza ere, maila lokalean inplikatutako eragileak, hots, obstetrak, emaginak eta udala bera, gaitu, tresnaz hornitu eta egituratuta. Ildo horretatik hiru emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. Indarkeria matxistaren eta Sexu eta Ugalketa Eskubideen urraketaren arrazoi eta sorburu posibleei buruzko informazioa sortzea. Horretarako, azterketa kualitatiboa egingo da Canton de Rio Verde-n Sexu eta Ugalketa Eskubideen eta indarkeria matxistari buruz, eta behin editatu ondoren zabalkundea emango zaio.
2. Gaitasunak eta tresnak sortzea, Sexu eta Ugalketa Eskubideen erabileraren defentsan eta indarkeria matxistan inplikatutako agenteek eragin ahal izan dezaten. Horretarako, gaitze lana egingo da emagin, obstetra eta udal langileekin, Sexu eta Ugalketa Eskubideen, indarkeria matxistaren eta eragiteko metodologia eta estrategien inguruan. Biztanleei banatzeko materiala ere prestatuko da eta kultur arteko topaketa bat egingo da emagin indigena, afro-amerikar eta mestizoen artean.
3. Egituratze eta sozializazio espazioak sortzea, Sexu eta Ugalketa Eskubideetara eta indarkeria matxistara begira. Horretarako, obstetra eta emaginen partaidetzaz indartu egingo da udalerriko Genero Mahaia, politikoki eragitera begirako gaitze lantegiak egingo dira, eta Sexu eta Ugalketa Eskubideei eta indarkeria matxistari buruzko 6 feria egingo dira.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Medicus Mundi Guipuzkoa | 119.717,39 € | 2017 | Ekuador | 61.424,90 € |
2018 | Ekuador | 58.292,49 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Ekuador,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-29 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Medicus Mundi Guipuzkoa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Fundación Desafío (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |