Nekazari indigenen erakundeak sendotzea
Proiektua Cochabambako Departamentuko eta Potosiko Ipar Eskualdeko Andeetako haran kitxuetan garatuko da. Maila anitzeko esku-hartzea planteatzen da, toki, eskualde eta departamentu espazioak lotuz.
Bolivian bizi den egoera orokorraren barnean, proiektuaren estaldura-ingurua nazio eraikuntzako prozesuetan historikoki baztertuenetakoa izan den bat da. Estatuaren Konstituzio Politikoa onartu zenez geroztik izandako egiturazko arau aldaketak egoera horri buelta eman nahi izan badio ere, zailtasun asko dago, oraindik ere, bai estatu plurinazionalaren proiektua gauzatzeko bai biztanleriak eskubideak egiaz erabili ahal izatera begira. Egoera horri erantzute aldera, proiektuak sendotu egin nahi ditu eskualdeko nekazari indigenen erakundeak, bai emakumeenak bai mistoak, horien funtzionamendua demokratizatzeko, ekitatezko partaidetza politikoa garatzeko, eta elikadurarako eskubidearen, ingurumen jasangarritasunaren bidetiko elikadura-burujabetzaren eta genero berdintasunaren alde eragiteko, plangintza-sistema berriaren eta garapen nazionalerako agendaren esparruan. Ildo horretatik hiru emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. Lidergoak berritzea eta printzipio demokratikoak eta genero berdintasuna aplikatzea. Horretarako,“Lidergoa eta eragin politikoa genero ikuspegiz” gaiaren inguruko prestakuntza-prozesua garatuko da; 50 orduko 9 lantegi modular izango ditu, eta 40 emakumek eta 20 gizonek hartuko dute parte. Gainera erakundeei laguntza emango zaie zenbait jardueratan, eta esperientziak trukatzeko bi bidaia egingo dira, nazio mailakoa bata eta nazioarte mailakoa bestea (Peru).
2. Politika publikoetarako proposamena. Horretarako, laguntza eta aholkularitza teknikoa eskainiko da, proposamen politikoak prestatzeko eta hitzartzeko prozesuan.
3. Udal eta departamentu mailako laneko agendetan eta plangintza-tresnetan proposamenak sartzeko eragin politikoa. Horretarako, eragiteko kanpaina bat diseinatuko da, barnean harturik zabalkunderako material idatzia eta irratirakoa prestatzea eta ekitaldi masiboak antolatzea.
Proiektua 2014-LANK-32 proiektuaren jarraipena da.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Prosalus | 63.001,50 € | 2017 | Bolivia | 32.324,97 € |
2018 | Bolivia | 30.676,53 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Bolivia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-26 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Prosalus (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Centro de Investigación y Promoción del campesinado (CIPCA). Bolivia (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Deszentralizazioa eta tokiko gobernuei babesa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |