Komunitate indigenetako emakume ahaldunduak
Proiektua Tacacomako udalerriko bertako 11 nekazari komunitate indigenatan egingo da, Larecaja probintzian, La Paz Departamentuan.
Tacacomako familietatik % 60,5 muturreko pobrezia egoeran daude. Gizonezkoek, bizirauteko estrategiatzat, migratzera jotzen dute ezinbestez. Emakumeek, aldiz, ez dute produkzio baliabide garrantzitsuetarako sarrerarik, esaterako lur, ur eta krediturakorik, eta komunitateko eta udalerriko bizitza publikoan duten partaidetza hutsaren hurrengoa da. Egoera horri erantzuna emateko, goian aipatutako komunitateetako 270 emakumeren ahalduntze politiko, sozial eta ekonomikoa proposatzen du proiektuak, ekimen propioen eta toki eta nazio mailako politika publikoen bitartez elikadura-segurtasuna kudeatu eta beren komunitateetan elikadura-burujabetzaren alde lan egin dezaten. Ildo horretatik lau emaitza garatuko dira:
1. Emakumeak ahalduntzea politika publikoetan eragiteko eskubideen titular gisa. Horretarako,emakumeak gaituko dira, 5 eragite plan prestatzera begira, hain zuzen abelazkuntzako produkziorako bitarteko publikoetara iristeko eta zenbait komunitateren artean eragiteko plan bat zertzeko, betiere emakumeek Urteko Plangintza Operatiboan (UPO) eta udal aurrekontuetan duten partaidetza bermatzearren.
2. Tokiko erakundeek udal plangintza eta garapenerako estrategiak prestatzea, genero ikuspegiz eta ekologikoki jasangarriak betiere, aimara kulturaren praktika eta ohiturak, balio komunitarioei eta ingurumenarekiko errespetuari lotuak, birbaloratzearren. Horretarako,8 udal funtzionario eta bertako 22 agintari indigena gaituko dira, eta laguntza emango zaie UPOak eta udal aurrekontuak prestatzeko prozesuetan.
3. Abelazkuntzako ekimenak ezartzea eta finkatzea. Horretarako,42 akuri modulu inplementatuko dira, erlezaintzako 82 modulu eta oilo erruleentzako 42 modulu, emakumeak horiek kudeatzeko gaituko dira, eta emakumeen hiru erakunde sortuko dira produkzioaren inguruan.
4. Udalerrian 0 Desnutrizioko Sektore Anitzeko Programa inplementatzea, ikastetxeetan haurren desnutrizioari amaiera emateko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Mugen Gainetik - ONG para la Ayuda y Cooperación al Desarrollo con Países del Tercer Mundo | 119.613,10 € | 2017 | Bolivia | 61.371,39 € |
2018 | Bolivia | 58.241,71 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Bolivia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-25 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Mugen Gainetik - ONG para la Ayuda y Cooperación al Desarrollo con Países del Tercer Mundo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Centro de Capacitación y Servicio para la Integración de la Mujer CECASEM (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |