Mutilazio praktiken prebentzioa eta Sexu eta Ugalketa Eskubideen sustapena

Proiektua Markalako osasun barrutiko hamar herritan egingo da, Segouko eskualdeko Segouko Zirkuluan.
Emakumeen Genitalen Mutilazioak –Maliko emakumeetatik gutxi gorabehera % 90ek pairatzen dute– ondorio latz-latzak dauka praktika hori jasaten dutenentzat. Maila psikologikoan zein fisikoan patologia akutuak edo kronikoak agertzea da praktika umiliagarri hori pairatzen duten emakumeetatik ia-ia % 100ek jasotzen duten ondorioetako bat. Osasun publikoko arazoa da beraz, Maliko emakume gehien-gehienen sexu eta ugalketa eskubideen kontra doana gainera, eta zoritxarrez horrelakotzat hartzen ez dena ikuspegi politikotik; are gehiago, Maliko osasun agintariek ez dute arazotzat ere ikusten.
Egoera horri aurre egiteko, proiektuak mutilazioaren praktika abandonatzea sustatu nahi du, emakume eta nesken gaitasunak sendotuz, sexu eta ugalketa osasuneko zerbitzuak hobetuz eta prebentzioko eta emakumeen eta nesken eskubideak sustatzeko ikuspegia bultzatuz. Ildo horretatik hiru emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. Arreta mediko eta psikologikoa. Horretarako Markalako 11 osasun-zentroetako osasuneko pertsonala prestatuko da, kasuak identifikatzeko eta orientatzeko sarea sortuko da, laguntza mediko eta psikologikoa emango zaie 30 emakumeri, eta praktika kaltegarriak abandonatzeko Markalako Komuna Batzordea aktibatuko da.
2. Mutilazioaren praktika abandonatzeko unean erantzukizunak, obligazioak eta eskubideak dituztenen rolak eta erantzukizunak sendotzea. Horretarako prestakuntza-prozesu bat garatuko da emakumezko Elkarte eta GKEen Koordinatzailearekin eta komunitateko 20 liderrekin, politikoki eragiteko mekanismoen eta ekintza-plan bat prestatzeko moduaren gainean.
3. Gizarte zibileko erakundeak eta funtsezko eragile komunitarioak prestatzea, eskala handiko sentsibilizazio kanpaina bat diseinatu eta inplementatzeko.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Cruz Roja Española 63.001,50 € 2017 Mali 32.324,97 €
2018 Mali 30.676,53 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Mali, Saharaz Hegoaldeko Afrika
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan
Barruko kodea 2017-LANK-21
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Cruz Roja Española
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Cruz Roja Maliense
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka
Hasierako eta amaierako urtea 2017 - 2019
Cargando datos...