Sexu indarkeriaren emaitza diren haurdunaldien prebentzioa
Proiektua Berlin, Alegria eta Mercedes Umaña udalerrietan garatuko da, Usulutango Departamentuan.
Sexu eta ugalketa eskubideen egoerari buruzko 2015eko Txosten Bereziaren arabera, nahiz El Salvadorren badiren eskubideetara begirako politikak, lan-ildoak eta programak, neskatoen eta nerabeen haurdunaldi kopuru erregistratuak mantendu egin dira herrialdean azken 10 urtean; horrek agerian uzten du biztanleriaren parte horrek gizonezkoek zertzen dituzten botere harremanen aurrean jasaten duen ahultasun egoera. Egoera horri erantzun ahal izateko, proiektuaren asmoa da haurrak eta nerabeak babesteko sistema indartzen laguntzea, haur eta nerabeen sexu eta ugalketa eskubideak aitortzea lortzeko eta haur eta nerabeek eskubide horiek gozatu eta erabili ahal izan ditzaten. Ildo horretatik hiru emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. AMUDEZNUren gaitasunak sendotzea, indarkeriarik gabeko bizitzarako eskubidearen defentsan ari den erakunde gisa. Horretarako, diagnostikoa egingo da haurrak eta nerabeak babesteko sistemaren funtzionamenduari buruz, kontrol sozialerako plan bat prestatuko da, esperientziak trukatuko dira, eragiteko ekintzak antolatuko dira eta biktimei laguntza eskainiko zaie.
2. Haurrak eta nerabeak babesteko arau esparrua betetzeari buruzko jarraipena, gobernu erakundeen aldetik. Horretarako,azterketa bat egingo da udalerrietako haur eta nerabeen sexu eta ugalketa osasunaren egoerari buruz, bi batzorde lokal sortzea bultzatuko da, batzordeetako funtzionarioak prestatuko dira, MINSAL eta MINEDek kontuak emateko hiru foro antolatuko dira, eta El Salvadorreko hezkuntza-komunitateetan sexu indarkeriaren arazoari ekiteko jarduera-protokoloari buruzko ikerlana egingo da.
3. Nesken kontrako sexu indarkeria justifikatzen eta natural egiten duen imajinario kolektiboa deseraikitzeko prozesuan aurrera egitea, gaitzespena eta inpunitatearen kontrako errefusa sustatuta. Horretarako sentsibilizazio kanpaina bat egingo da.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Mugarik Gabe, Organización No Gubernamental de Cooperación al Desarrollo | 120.000,00 € | 2017 | El Salvador | 61.569,90 € |
2018 | El Salvador | 58.430,10 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
El Salvador,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-10 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Mugarik Gabe, Organización No Gubernamental de Cooperación al Desarrollo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Asociación de Mujeres por la Dignidad y la Vida (Las Dignas) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |