Gazako emakume palestinar errefuxiatuen eskubidea sustatuz
Proiektua Gazako Zerrenda zatitzen duten bost administrazio departamentuetako (governorates) zenbait herritan garatuko da.
Gazako Zerrendako emakumeek jasaten duten genero indarkeria egiturazkoa da, eta okupazio egoerak are larriagotu egiten du. Hori guztia inpaktu negatiboa izaten ari da emakumeen autoestimuan, osasun fisiko eta psikologikoan eta familiako bizitzan, baita dituzten seme-alabenean ere. Zenbait hamarkadatan zehar emakumeen kontrako indarkeriak familiak eta komunitateak zatitu ditu, garapen sozial eta ekonomikoaren kaltean; izan ere biztanleriaren erdiak osatu giza kapitala falta izan du, eta emakumeak baztertu egin ditu, gainera, partaidetza publikotik, horrek dituen ondorio guztiekin.
Egoera horri aurre egiteko aurkezten da ondoko ekimena, helburua baitu baldintza sozialak eta arreta integrala hobetzea, Gazako Zerrendako emakumeek genero indarkeriarik gabeko bizitza librea bizi ahal izateko duten eskubidea baliatu ahal izan dezaten. Ildo horretatik bi emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. Genero indarkeriaren biktima diren Gazako Zerrendako emakumeei zuzendu arreta integrala sendotzea, Genero Indarkeriarako Bideratze Sistemaren bitartez. Horretarako, bi aste iraungo dituen prestakuntza-modulu bat eskainiko zaie Osasun Mentaleko Programa Komunitarioko 23 terapeutari, programa horretako 4 genero-arduradunen soldata ordainduko da 11 hilabetez, eta Genero Indarkeriarako Bideratze Sistemak eskainitako zerbitzuei jarraipena emango zaie.
2. Gazako Zerrendako biztanleriarengan mekanismoak sortzea, genero indarkeria sortzen duten arau sozialen aldaketan eragin positiboa lortzearren. Horretarako 10 erakunde komunitariorekin egingo da lan, emakumeekiko eta horien alabekiko eztabaida-taldeak antolatuko baitituzte emakumeen kontrako indarkeriarekin lotutako gaien inguruan eztabaidatzeko. Talde horiek, bost departamentuetako bakoitzean, genero indarkeriaren prebentziorako ekimen komunitarioa antolatuko dute.
Proiektua 2016-LANK-0011 proiektuaren jarraipena da.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Comité español de la UNRWA | 120.000,00 € | 2017 | Palestina | 61.569,90 € |
2018 | Palestina | 58.430,10 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Palestina,
Ekialde Hurbila |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-09 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Comité español de la UNRWA (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Agencia de la ONU para los refugiados de Palestina en Oriente Próximo (UNRWA Palestina) (Tokiko Publikoa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |