Hitz bitxiak bakezko eta ekitatezko bizimodua eraikitzeko
Proiektua Medellingo Comuna 13-n garatuko da, Antiokiako departamentuan. Kolonbian, bost hamarkadatako gatazka armatuaren testuinguruan, Comuna 13-ren historia bere lurraldearen itxuraketa irregularretik eta gerrak landa inguruetan zituen ondorioetatik ihesi hirira kontrolik gabe iritsitako pertsonek eragin gainpopulaziotik konta daiteke. Gaur egun legez kanpo dabiltzan talde armatuak aurkitu ditzakegu auzoetan. Horrek ondorio emozionalak ditu bertako biztanleentzat, eta haurrak legez kanpoko ekintzetan erabiltzeko eta lotzeko forma ez onartuak izatea dakar halaber.
Egoera horri erantzuna eman ahal izatearren, proiektuak lagundu egin nahi du autozaintzara eta zonako haur eta gazteekiko bizitzaren zaintzara bideratutako identitateak indartzen. Ildo horretatik hiru emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. Identitate ekologiko eta ekitatezkoen eraikuntza sendotzea 100 haurrengan, horrelakoek bakezko elkarbizitza eta genero indarkeriaren prebentzioa sendotzen baitituzte. Horretarako, eta maitagarri ipuin bateko pertsonaietako batzuk abiapuntu harturik, nekazaritzako lantegiak eta bakearen inguruko gogoetarakoak egingo dira, irteera pedagogikoak, neskato taldearekiko hileko topaketak, hip-hop topaketak, eta baita zenbait bisita ere auzoan bertan.
2. 100 neskato ahalduntzea, horien autonomia, asertibitatea eta dituzten eskubideen urraketak salatzeko gaitasuna sendotuta. Horretarako, aipatutako ipuineko pertsonaiak abiapuntu harturik, lantegiak egingo dira emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan, indarkeria horren kontrako kanpainak egiteko lantegiak, irteera pedagogikoak eta emakumeen kontrako indarkeriari buruzko ikerlan bat, 30 neskatoz osatu talde batean.
3. Erakunde akademiko eta komunitarioak sentsibilizatzea haurren kontrako indarkeriaren inguruan. Horretarako, haurren sorkuntzen zabalkundea egingo da zenbait eremu komunitariotan, esperientziak trukatzeko hiru bidaia egingo dira, eta proiektuaren koordinatzaileak Euskadirako bidaia egingo du, ikerkuntzaren emaitzak partekatzearren.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Setem Hego Haizea | 119.900,59 € | 2017 | Kolonbia | 61.518,89 € |
2018 | Kolonbia | 58.381,70 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Kolonbia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-06 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Setem Hego Haizea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Corporación educativa Combos (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |