Emakumeen arretarako zerbitzu sarea garatzea eta nazionalizatzea
Proiektua San Salvador udalerriko I. barrutiko hamar komunitatetan egingo da. El Salvadorrek emakumeen kontrako indarkeriaren prebalentzia-tasa handia du. Horren eragin handieneko lekua, herrialde osoan, El Salvador hiria bera da. Zenbait erakundetatik salatzen ari da ezen estatua ez dela beharrezko erantzuna ematen ari indarkeria horren prebentziora, arretara eta erauztera begira; are gehiago, hori ez onartzera, erasoak ezkutatzera eta erasotzaileentzako inpunitatera ari da jotzen. Horregatik, proiektuaren helburua da indarkeriaren detekzio goiztiarrerako, indarkeria horren gaineko zaintzarako eta emakumezko biktimen arretarako zerbitzuen sare lokala garatzea. Ildo horretatik lau emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. Sare komunitarioak, mahai sektorialak eta Barrutiko Komitea eratzea. Barrutiko Komiteak, 20 emakumek osatuak, sare lokalak identifikatzeko/sortzeko eta Barrutiko I. Plan Operatiboa prestatzeko ardura izango du. Gainera sentsibilizazio kanpaina bat egingo du, eta erakunde arteko koordinazio bilerak egingo ditu.
2. Indarkeriaren biktima diren emakumeen arretarako zerbitzu sare lokala sendotzea. Horretarako,sendotu egingo da Osasun Lantalde Komunitario Espezializatua, ekipamenduz hornituz eta protokoloak prestatuz, informazio kanpaina bat egingo da Arreta Osoko Zentroko zerbitzu eta arreta-mekanismoei buruz, eta zitologiak eta mamografiak egingo dira.
3. Gazteak sentsibilizatzea eta antolatzea, eta gazteek espazio instituzionaletan parte hartzea, genero indarkeriarekin eta sexu eta ugalketa eskubideak baliatzearekin lotutako gaietan. Horretarako,Nerabeen Barruti Mahaia ezarri eta sendotuko da, 30 gazterentzako prestakuntza-prozesua garatuko da ondoren hiru ikastetxetan errepikatzeko, eta antolaketa-esperientzien trukea egingo da.
4. Barruti Sarea antolatuko da, osasun sistema publikoaren eta emakumearen arretarako udal zerbitzuen gaineko kontrolak egiteko. Ekimen honek jarraipena ematen dio GFAren 2016-LANK-0003 proiektuari.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación de Ayuda en Carretera DYA en Gipuzkoa | 119.367,99 € | 2017 | El Salvador | 61.245,63 € |
2018 | El Salvador | 58.122,36 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
El Salvador,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-02 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación de Ayuda en Carretera DYA en Gipuzkoa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Asociación de promotores comunales salvadoreños (APROCSAL) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |