SMH Maydayterraneo Aita Mari proiektua
Mediterraneoren erdialdean erreskate itsasontzi bat pleitatzean datza proiektua.
Hori dela kausa, artez bultzatu nahi dugu MAYDAYTERRANEO Aita Mari proiektua, eta laguntza zuzenean emanda egin nahi dugu hori, larrialdietarako laguntza proiektuak ezin direlako sartu diru laguntzetarako deialdietan.
30m luze eta 8m zabal den erreskate itsasontzi bat eta bi RIB (erreskate txalupa laguntzaileak) pleitatzean datza proiektua. Haien bidez, gobernuz kanpoko erakundeek Mediterraneoren erdialdean, egunean-egunean Libiako kostaldearen aurrean gertatzen den larrialdiko egoeraz arduratzeko, lau bat hilabetean, ustez, 2017ko abuztuaren 15ean hasten denetik. Aipatu egoeraren ondorioz, egunero-egunero milaka lagun atera behar izaten dute itsasotik.
Eskifaia, batez ere, borondatez lagundu nahi duten profesionalek osatuko dute, eta beraiek ordainduko dute bidaia proiektuaren basea izango den kairaino, Maltaraino.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Salvamento Marítimo Humanitario | 15.000,00 € | 2017 | Libia | 15.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Libia,
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Udal lankidetza zuzena: Laguntza humanitarioa |
Barruko kodea | COO2017-3 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Salvamento Marítimo Humanitario (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emergentziazko laguntza eta zerbitzu materialak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | SMH Maydayterraneo Aita Mari proiektua |
![](/assets/spinner_big-6d6ac630286b8bcc5713f2ef430748fb8635d9e551b86996e2a038b1be104690.gif)