Aila30 kanpaina-2015

Aila30 sentsibilizazio kanpaina bat da, herri partaidetzakoa eta Oporrak Bakean programa ikusgai egin nahi duena, dagoeneko 30 urte bete baititu. Haur sahararrak behin-behinean hartzeko programa horren helburu nagusia da errefuxiatuen kanpamentuetan jasaten dituzten bizi baldintza gogorrak arintzea, ahal den heinean behintzat.
Haur sahararren lehen taldea 1986. urtean etorri zen Donostiara. Orduz geroztik ehunka neska-mutil sahararrek eta donostiar familiek eduki dute aukera elkarrekin bizitzeko, konpartitzeko eta sentimenduak trukatzeko oporraldi “desberdin” eta ahaztezin horietan.
Aila30ek grafikoki jasotzen ditu esperientzia eta familia harreman denak, Donostian nahiz errefuxiatuen kanpamentuetan sortutakoak eta bizitakoak. Era berean, Aila30 salaketa plataforma bat ere bada, saharar herriak bizi duen arazoa ikusarazten duena, dagoeneko 40 urte daramate-eta erbestean.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Donostiako Udala Donostiako Udala / Ayuntamiento de Donostia 7.260,00 € 2015 Euskadi 7.260,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Euskadi, Europa
Modalitatea Gizarte eraldaketarako hezkuntza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak
Lankidetza-instrumentua Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako ekintza zuzenak
Esku-hartze estrategia Sentsibilizazioa
Jarduera-esparrua Hezkuntza informala
Barruko kodea SEN2015-AILA
Bideratze-modua Administrazioaren beraren esku-hartzeak
Erakunde bideratzailea Donostiako Udala / Ayuntamiento de Donostia
(Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak)
Tokiko erakundea
DAC sailkapenaren araberako sektorea Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak
CRS sailkapenaren araberako sektorea Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa
Hasierako eta amaierako urtea 2015 - 2015
Informazio gehiago proiektuaren webgunean Aila30 kanpaina-2015
Cargando datos...