Saharako herriaren aldeko Elkartasun Elkartea
"Saharako herriaren aldeko Elkartasun Elkartea :: Zumaiako herria Sahara Mendebaldeko Zug herriarekin senidetuta egonik, behar beharrezkotzat jotzen dugu Mendebaldeko Saharak bizi duen giza tragedia honen aurrean, Zumaiako gazteek Giza Eskubideek duten garrantziaz sentsibilizatu eta oinarrizko Giza eskubideak errespetatzen ez zaizkien sahararrei elkartasun proiektuak bideratzea. 2014-2015 ikasturtean Mendebaldeko Sahararen errealitatea hobeto ulertzen lagunduko dien sentsibilizazio lan bat egingo da Zumaiako gazteekin ( material didaktikoa, elkartasun astea, janari bilketa, laguntza humanitarioa ). Ondoren, 2015eko Aste Santuan, Zumaiako 70 bat gazteek Mendebaldeko Saharak bizi duen errealitatea zuzenean ezagutzeko helburuarekin, elkartasunean oinarritutako bidai bat egingo dute Tindufeko Errefuxiatu kanpamentuetara eta han, Zug-eko gazteekin elkarlanean, auzolandegi bat antolatuko da eta ikastetxe bat berrituko da. Helburu orokorrak: 1. Saharako gizon-emakumeek jasaten duten bidegabekeria eta indarkeria ezagutaraztea. 2.Gatazken aurrean indarkeriarik gabeko jarrerak garatu eta elkartasun ekintzak burutzera gonbidatzea. 3.Kultura ezberdinak errespetatzea. 4.Gazteengan izaera kritikoa sustatzea. 5. Giza eskubideak zer diren ezagutu eta errespetatzen ikastea. Iraupena:01/09/2014 - 31/12/2015 Parte hartzaileak: Zumaiako hamasei eta hogeitabost bitarteko 70 gazte. "
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | DARAHLI (Mendebaldeko Sahararekiko Elkartasun Elkartea) | 22.000,00 € | 2015 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 22.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Herrialde pobretuetan herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematea xede duten ekimen puntualak |
Barruko kodea | 2015-PUNT-05 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
DARAHLI (Mendebaldeko Sahararekiko Elkartasun Elkartea) (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Giza Eskubideak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2015 - 2015 |