Gerratik, klima-aldaketatik eta muturreko pobreziatik ihesi doazen migratzaileen eta errefuxiatuen erreskaterako, laguntza humanitariorako eta giza eskubideen defentsarako Aita Mari proiektua, Mediterraneo erdialdeko ibilbidean
ACNURren datuen arabera, 2024an 184.479 pertsona iritsi ziren Europara itsas ibilbideetatik, gatazka armatuetatik, arrazoi politiko edo bestelakoengatiko jazarpenetik, muturreko pobreziatik edo klima-aldaketak eragindako hondamendi naturaletatik ihesi. Mediterraneo erdialdeko ibilbidearen arriskugarritasuna agerikoa da; kalkuluen arabera, 2014tik 24.300 pertsona baino gehiago hil dira, horietatik 2.600 iaz. Proiektuaren muina da Mediterraneo erdialdetik migratzen duten migratzaileak eta errefuxiatuak erreskatatzea eta haiei laguntza humanitarioa ematea, portu seguru batera eramanez, eta arreta berezia jarriz pertsona ahulenei, hala nola emakumeei eta inoren kargura ez dauden adingabeei. Aldi berean, giza eskubideen urraketak salatzen dira, eta Donostiako herritarrei zuzendutako sentsibilizazio- eta gizarte-arloko jarduerak egiten dira.
| Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
|---|---|---|---|---|---|
| Donostiako Udala | Salvamento Marítimo Humanitario - SMH | 16.990,00 € | 2025 | Europa, hainbat herrialde | 16.990,00 € |
| Informazio gehigarria | |
|---|---|
| Zonalde geografikoa |
Europa, hainbat herrialde,
Europa |
| Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
| DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
| Lankidetza-instrumentua | Udal lankidetza zuzena: Laguntza humanitarioa |
| Barruko kodea | COO-2025-2660/1 |
| Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
| Erakunde bideratzailea |
Salvamento Marítimo Humanitario - SMH (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
| Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
| DAC sailkapenaren araberako sektorea | Errefuxiatuei laguntza herrialde emaileetan |
| CRS sailkapenaren araberako sektorea | Errefuxiatuei laguntza herrialde emaileetan - erreskatea itxasoan |
| ODS | Osasuna eta ongizatea |
| Hasierako eta amaierako urtea | 2025 - 2026 |
