Argentinako El Sauce, el Tropezón eta La Toma eremuetan erakundeak, familia eta komunitatea indartzeko proiektu integrala

Proiektu honen bidez, Argentinako El Tropezón, El Sauce eta La Toma hiribilduetan bizi diren emakumeen, haurren eta nerabeen ahalduntzerako jarduera komunitarioak indartu nahi dira, eskubideak, hezkuntza, kultura, eta lana sustatu eta substantzien kontsumo problematikoari eta indarkeriari aurrea hartzeko. Halaber, La Morera Fundazioa indartzeko asmoa dago, trebakuntzen, plan estrategikoen garapenaren eta erakundeko lantaldearentzako baldintza hobeen bidez. Indartze-prozesu horretan bi kooperatiba sartzen dira, emakumeen lana sustatzen dutenak: Flor de Laburo, landare eta elikagaien ekoizpen agroekologikokoa, eta Mujeres Activando, genero-indarkeriak prebenitzekoa eta emakumeei laguntzekoa. Kordobako Gobernuarekin ekintzak antolatzen dira politika publikoen programen bidez, eta Sare Komunitarioan lurraldeko gizarte-erakundeekin.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Donostiako Udala Calcuta Ondoan ONGD 53.780,76 € 2025 Argentina 37.646,53 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Argentina, Hego Amerika
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat
Barruko kodea COO-2025-3186/1
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Calcuta Ondoan ONGD
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Fundación La Morera
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Parte-hartze demokratikoa eta gizarte zibila indartzea
ODS Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
Hasierako eta amaierako urtea 2025 - 2027
Cargando datos...