Babes Zibileko Zerbitzua sortzea Bafatan. II. Fasea

Ekinbide Donostiako Suhiltzaileak GGKEak 2022an Bafata hirian, izen bereko Ginea Bissau eskualdeko hiriburuan, Babes Zibileko Zerbitzua sortzea ahalbidetu zuen, Afrikako herrialdeko bigarren eskualderik handienean suhiltzaileei esku hartzeko zerbitzua ahalbidetzeko beharrezko materialak eta prestakuntza eskainita. Proiektuaren lehen fasean, besteak beste, mahukak, motoponpa bat eta esku hartzeko jantziak zituen Magirus T5 hiriko ponpa-kamioi arin bat (BUL) eman zen. Inbentarioa (I. ERANSKINA). Suhiltzaile-etxeko kideei ere prestakuntza eman genien Babes Zibilari, Hiriko eta Basoko Suteak Itzaltzeari eta Lehen Sorospenari buruz.

Bigarren fasearen bidez, gure GKEak jarraipena eman nahi dio "Bafatan, Ginea Bissaun, Babes Zibileko Zerbitzua sortzea" proiektuari, iaz jardun genuen eremuaren berezitasunek eskatzen dituzten beharrak berregituratu ondoren. Aurten, Nafarroako Foru Gobernuak Mercedes Actros kamioi bat (1726 modeloa, matrikula: NA 4272 AK; landa auto-ponpa astuna) eta Donostiako Udalak Mitsubishi L200 bat, ematea lortu du Ekinbidek. GKEko kideak konpontzen ari dira horiek orain, tokiaren landa- eta hiri-baldintzak kontuan hartuta.

Ekinbidek, 2024an proiektuaren bigarren fasea garatzeko, baliabideak birbanatu nahi ditu, kamioi bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta. Aurreneko fasean bidalitako hiri-ponpa kamioi arina (BUL) egokiagoa izango litzateke Gabu hirian, kamioi hori txikiagoa da eta. Bestalde, Mitsubishi L200 landa punpa-kamioi astunak (BRP), hobeto funtzionatuko luke Bafata eskualdean; izan ere, 4 gurpileko trakzioa eta ur-biltegi handiagoa edukitzea egokiak izango lirateke-eta basoko suen inpaktua anakardo sailetan minimizatzeko; izan ere, hori baita Gineako biztanleen diru-sarreren iturri nagusietako bat eta oso sektore garrantzitsua eskualde hartan. (1HE).

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Donostiako Udala Ekinbide Donostiako Suhiltzaileak Elkartea - Bomberos Donostia 16.990,00 € 2024 Ginea Bissau 16.990,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Ginea Bissau, Saharaz Hegoaldeko Afrika
Modalitatea Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Udal lankidetza zuzena: Laguntza humanitarioa
Barruko kodea COO-2024-1469/1
Bideratze-modua Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Ekinbide Donostiako Suhiltzaileak Elkartea - Bomberos Donostia
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea No aplica
(No Aplica)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Laguntza Humanitarioa
CRS sailkapenaren araberako sektorea Laguntzaren babeserako zerbitzuak koordinatzea
ODS Industria, berrikuntza eta azpiegitura
Hasierako eta amaierako urtea 2024 - 2025
Cargando datos...