Oporrak Bakean 2024: erbestean dauden adingabe sahararrak aldi baterako hartzeko programa
1988an Donostia eta Bojador Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoan senidetu zirenez, Donostiako Udalak lankidetza- eta sentsibilizazio-programa desberdinak ditu Saharako Herriarekin. Horien artean dago "Oporrak bakean" programa, Tindoufeko (Aljeria) kanpalekuetan errefuxiatuta bizi diren 8 eta 10 urte bitarteko (arrazoi medikoengatik soilik adinekoak) haur sahararrentzat. Ekimen honen helburua da, ahal den neurrian, adingabe horiek kanpamenduetan jasaten dituzten bizi-baldintza gogorrak arintzea, donostiarrak errealitate zehatz horretara hurbiltzen laguntzea, senidetuta diren bi udalerrien arteko harremanak estutzea eta herrien arteko elkartasuna bultzatzea. Pandemiaren ondorioz, 2020ko eta 2021eko udan adingabe bakar batek ere ezin izan zuen programaz baliatu. Horregatik, 2022an ahalegin berezia egin zen eta harrera-programa berraktibatzea lortu zen.
2023rako, helburua da Saharako 300 haur Euskadira etortzea, Fronte Polisarioaren Ordezkaritzaren, erakunde publikoen eta Saharari laguntzeko elkarteen bidez bidaiatzea. 1986az geroztik ari gara programa hori egiten Donostian. Urte hauetan guztietan, programa asko aldatu da. Aurreneko urteetan 50 haur hartzen ziren, 40ra jaitsi ziren gero, 30era 2008ko krisiaren ondoren, bat ere ez pandemiako urteetan, eta 6ra iaz. 2024rako helburua da harrera kopurua handitzea berriro, iazko kopurua bikoiztea helburutzat hartuta. Beraz, Donostiako familiatan 12 haur saharar hartzea aurreikusten da. Haur saharar horiek ekainaren amaieran charter hegaldi batean Tindoufetik Bilbora bidaiatzea aurreikusten da, eta abuztuaren amaieran kanpamentuetara itzultzea, salbu eta adingaberen batek mediku esku-hartze espezializatua behar badu eta egonaldia luzatzeko arrazoi justifikatuak badaude.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Donostiako Udala / Ayuntamiento de Donostia | 25.121,23 € | 2024 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 25.121,23 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Sektorea indartzeko jarduerak eta bestelakoak |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Garapenerako hezkuntzako ekimen propioak: behin-behineko harrera programak |
Barruko kodea | SEN-2024-1462/1 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Donostiako Udala / Ayuntamiento de Donostia (Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak) |
Tokiko erakundea |
Frente Polisario (Tokiko Publikoa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu sozialak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Oinarrizko zerbitzu sozialetarako sektore anitzeko laguntza |
ODS | Bakea, justizia eta instituzio sendoak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2024 - 2024 |
